es / eu

Bakearen aldeko aktibismo feministaren mapa

Genero, memoria eta gatazka armatuen artxiboa

Indarkeria-esperientziak eta zigorgabetasunaren kontrako borroken esperientziak bizi izan dituzten emakumeen lekukotzak jaso dira artxibo honetan. Gatazka armatuak eta errepresioa izan diren edo oraindik ere bizi dituzten munduko hainbat lekutako emakumeak dira.  Emakume horietako askok estatuaren indarkeria bizi izan dute; izu instituzionalizatuaren mekanismorik gogorrenak aplikatu zitzaizkien; lan politiko eta/edo sozialagatik jazarri dituzte, eta/edo senitartekoak galdu dituzte hilketa edo bortxazko desagertzeen ondorioz. Lekukotza guztietan aurkitu dugu oinazea, baina horren gainetik ageri dira indarra eta justizia ezartzeko erabakimena. Gatazka armatuak edo errepresio egoerak bizi dituzten emakumeen memoria kolektiboa babesten eta transmititzen lagundu nahi dugu baliabide honen bidez.

Ikusi testigantzak

Gatazka armatuetan eta sistema errepresiboetan gertatutako giza eskubideen urraketa larrien zigorgabetasunaren kontrako borrokan, nazioarteko emakumeen mugimenduek gauzatutako ekintza nabarmengarriak jaso dira mapa honetan. Mundu osoan aurki ditzakegu genero-justizian eta guztion giza eskubideen errespetuan oinarritutako bake-eredu bat eraikitzeko talde-lanean diharduten emakumeak. Lan hori ikusarazi nahi dugu, gatazka armatuei eta bakearen eraikuntzei buruzko gogoeta feminista elikatzeko baliabide pedagogikoa eskaini, eta emakumeen justiziaren aldeko borrokaren memoria kolektiboa sendotu nahi dugu. Eraikitzen ari garen lana da, eta ekimen berriekin etengabe elikatzen jarraitu nahi dugu.

Egilea:

Laguntzailea:

Koordinazio eta kontaktua:

Irantzu Mendia Azkue: irantzu.mendia@ehu.eus

Gloria Guzmán Orellana: gloria_guzman@ehu.eus