Iñaki Heras

Irakasle ikerlaria

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna, Enpresa adarra (UPV-EHU); Masterra Zientzia, Teknologia eta Gizartean (UPV-EHU eta Roskildeko Unibertsitatea, Danimarka); eta Ekonomia eta Enpresa Zientzietan Doktorea, Ekonomia adarra (UPV-EHU). Artikuluak, txosten teknikoak, monografiak eta ikerketa eta dibulgazio liburuak argitaratu ditu ekonomiari, kudeaketari eta politika publikoei buruz. Besteak beste Europako Batzordeak, Kanadako Gobernu Federalak, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta EHUk finantzatutako ikerketa proiektuetan parte hartu du. Ezagutzaren zabakunderako eta ekintzailetzarako hainbat proiektutan aritua da, nola enpresekin, hala administrazio publikoekin.