Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Garapen politikak eta nazioarteko lankidetza

Politika publikoak eta nazioarteko lankidetza nola birbideratu aztertzen dugu, ekoizpen- eta kontsumo-eredu nagusiaren sostengaezintasunari aurre egiteko.

Garapen politikak eta nazioarteko lankidetza

Politika publikoak eta nazioarteko lankidetza nola birbideratu aztertzen dugu, ekoizpen- eta kontsumo-eredu nagusiaren sostengaezintasunari aurre egiteko.

Garapen-prozesuen problematikak atzeraezin bihurtzen du indarrean dagoen ekoizpen- eta kontsumo-ereduaren iraunkortasunik ezari heltzea. Mehatxu globalek barne hartzen dituzte ingurumenari, geopolitikari eta gobernantzari lotutako gaiak, eta baita desberdintasunak, migrazioak eta beste hainbat gai ere; bada, COVID-19aren pandemiak areagotuta, gai horiek guztiek agerian uzten dituzte osasun aldetik maila globalean dauden gabeziak, eta baita globalizazioaren mugak ere.

2030 Agendan eta Garapen Iraunkorrararen Helburuetan (GJH) islatutako diagnostiko zabalaren aurrean, horien inplementazioan eta funtsezko alderdietan aurrera egiteko dauden zailtasun larriek premiazko bihurtzen dute, guretzat, politika publikoak eta nazioarteko lankidetza berrorientatzea.  Hala, besteak beste, honako gai hauek aztertzen ditugu: politiken artean nahitaez egon behar den koherentzia, nazioarteko lankidetzaren birplanteamendua, eta tokiko mailaren eta maila globalaren arteko lotura, erronka horiei erantzuteko.

Ikerketa ildoak

Garapen iraunkorrerako politiken koherentzia

Erronka eta arazo globalekin bat etorriz, Garapenerako Laguntza Ofizial (GLO) tradizionaletik harago doazen lanketa integralak proposatzen ditugu. Gure ustez, barne- eta kanpo-politiken koherentziak ikerketa eta proposamen gehiago behar ditu oraindik ere, ildo horretatik aurrera egiteko egon daitezkeen sistema, tresna eta adierazleei dagokienez.

2030 agenda eta Garapen Iraunkorraren Helburuak

2015ean onartutako agenda funtsezko aldaketa bat da garapenaren arazoei buruzko diagnostiko eta ikusmoldean, eta, gainera, nazioarteko adostasun garrantzitsu bat islatzen du. Hala eta guztiz ere, borondatezkoak direnez eta haien inplementaziorako tresnak ahulak direnez, haien potentzialtasuna kuestionatuta geratzen da alor praktikoan. Agendak berak eta politika konkretuetara eramateko beharrak ikuspegi kritiko bat eskatzen digute, ukitu kosmetiko hutsak ez diren aldaketei heldu ahal izateko.

Garapenerako lankidetzaren nazioarteko sistema

Testuinguru berri batean, “garapenaren” kontzeptua bera kuestionatuta dagoenean eta paradigma berriak agertzen direnean, eguneratu gabe eta errealitate berri horretara egokitu gabe dagoen nazioarteko lankidetzako sistema batek irauten du. Gure ustez, funtsezkoa da haren helburuak, tresnak eta eraginkortasuna berraztertzea, maila anitzeko eszenarioak eta erakunde azpiestatalen eta gizarte zibilaren erakundeen rola kontuan hartzeaz batera.

Politikei eta esparru globalean duten egituraketari buruzko azterketa

Esparru globalen azterketatik harago, arlo konkretuetara zuzendutako azterketa eta proposamenak planteatzen ditugu, eta baita oraingo ekoizpen- eta kontsumo-ereduetatik urruntzen diren alternatibak aurkitzea ahalbidetzen duten kasuak ere. Hemen sartzen ditugu, besteak beste, elikadura-burujabetzaren eta landa-garapenaren politikak, genero-ikuspegiak eta ikusmolde feministak, unibertsitatearen rola, eta abar.

Euskadiko lankidetza politikak

Lankidetza azpiestatal edo deszentralizatuak ibilbide luzea egin du Euskadin. Ikerketa-ildo honetan, euskal instituzio nagusien politikak aztertzen ditugu, besteak beste alderdi hauek azpimarratuz: gardentasuna, eragile eta tresnetan egindako berrikuntza, ebaluazioa edo ikerketa aplikatua, lankidetza-praktikak gero eta gehiago hobetzen laguntzeko xedez.

Taldea

Iratxe Amiano
Irakasle ikerlaria
Jorge Gutiérrez
Irakasle ikerlaria
Andrés Herrera
Proiektuen kudeaketa eta aholkulartiza zerbitzuak
Irati Labaien
Irakasle ikerlaria
Felipe Livert
Irakasle ikerlaria, Hegoa Institutua
Eduardo Malagón
Irakasle ikerlaria
María José Martínez
Irakasle ikerlaria
Míchel Sabalza
Proiektuen kudeaketa eta aholkulartiza zerbitzuak
Koldo Unceta
Irakasle ikerlaria
Unai Villena
Irakasle ikerlaria
Idoye Zabala
Irakasle ikerlaria
Patxi Zabalo
Irakasle ikerlaria