Unai Villena

Unai Villena

Irakasle ikerlaria

Ibilbidea

Garapenerako lankidetzarekin eta gizarte eraldaketarako hezkuntzan hasi zen Mugarik Gabeko Ingeniaritzako boluntario gisa, Industria Ingeniaritza ikasten ari zela, 2000ko hamarkadaren hasieran. Karrera amaitu ondoren, energia berriztagarrien sektorean lan egin zuen hainbat urtez, harik eta unibertsitatera itzuli zen arte, Globalizazioa eta Garapena Masterra egiteko (2010/2011). Harrezkero, ikertzaile kontratatu gisa lan egin du EHUn (Hegoa institutuko Lankidetza Politiken Azterketa eta Ebaluazioari buruzko Ikerketa Taldeari lotuta), aholkulari independente gisa hainbat GGKErentzat gizarte eraldaketarako hezkuntza proiektuen esparruan ebaluazio lan puntualak eginez, eta hezkuntza teknikari gisa Hegoa Institutuan, Mugarik Gabeko Ingeniaritzan eta Sorkin, jakintzen iraultegian.

2019az geroztik, EHUko Ingeniaritza Elektrikoa Saileko irakaslea da, eta gradu eskolak ematen ditu Bilboko Ingeniaritza Eskolan. 2020/2021 ikasturtetik, Globalizazioa eta Garapena Masterrean eta Nazioarteko Lankidetza eta Hezkuntza Emantzipatzailea online Masterrean ere parte hartzen du irakasle gisa. Garapenari buruzko Ikasketetan doktorea da eta azken urteotan ebaluazioari buruzko master bat egin du Saarlandeko unibertsitatean. Ikerketari dagokionez, gaur egun trantsizio energetikoarekin, STEAM Hezkuntzarekin eta politika publikoen ebaluazioarekin lotutako proiektuetan ere parte hartzen du.

Ekoizpen Zientifikoaren Ataria: https://ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus/investigadores/129781/detalle?lang=eu 


Gaiak

Ebaluazioa, Hezkuntza emantzipatzailea, Hezkidetza, STEAM hezkuntza, Eraldaketa ekosozialerako teknologiak, Trantsizio energetikoa, Pobrezia energetikoa, Lankidetza politiken koherentzia, Lankidetza deszentralizatua, Gardentasuna.

Ekitaldiak

Garapenerako Lankidetzari buruzko Prestakuntzako XV. Oinarrizko Gelako Jardunaldiak
Jardunaldia
Garapenerako Lankidetzari buruzko Prestakuntzako XV. Oinarrizko Gelako Jardunaldiak
Data: 2023(e)ko Azaroak 21

Herria: Santander