
Gizarte-eraldaketarako Hezkuntza
Oraingoaren moduko errealitate konplexu batean, hainbat krisik zeharkatuta, hezkuntza-ekintza askatzailea trantsizio-estrategiatzat hartzen dugu, hau da, bizitzaren iraunkortasuna oraingo garapen-eredu kapitalista, heteropatriarkal eta kolonialaren gainetik jartzen duen eredu batera zuzendutako trantsizio-estrategiatzat. Hezkuntzaren eta nazioarteko lankidetzaren panoraman gailendu diren orientazio estu edo sektorialetatik harago joateko, funtsezkotzat jotzen dugu erakundeen eta gizarte-mugimenduen arteko egituraketa, ikuspuntu feminista eta internazionalista batez. Beraz, dimentsio politikoa bere gizarte-aldaketako helburuetan eta proposamen pedagogiko eta estrategikoetan txertatzen duen hezkuntza bat lehenesten dugu.
Ikerketa ildoak
Unibertsitate kritikoa
Unibertsitate publikoak ardura handia du ezagutza kritikoa sortzeko eta hedatzeko lanean, eta, aldi berean, gizarte-aldaketa eta –eraldaketaren eragile kritikoa izan behar du. Hala eta guztiz ere, horrek ez du esan nahi kontraesanik ez duenik; izan ere, hausnarketa bateraturako topaguneak eta gizarte-elkarrizketarako espazioak sortzearen alde egiten duen bitartean, aldi berean gizarte-arazoei baino gehiago merkatuaren interesei erantzuten dien unibertsitate-eredu bat bultzatzen du. Kontraesan horiek eta Unibertsitateak gizartean jokatzen duen rola aztertzen ditugu, eta baita berak sustatzen duen ezagutza motarekin duen lotura ere.
Elikadura-burujabetza
Irakasleekin batera lan egiten dugu kontzientzia kritikoa sortzeko eta hezkuntza-komunitatea mobilizatzeko gure oraingo elikadura-eredutik eratortzen diren gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-ondorioen aurrean. Elikadura-burujabetzea estrategia bat da gizartea aldatzeko, ekitatea eraikitzeko, eta ekoizpen- eta kontsumo-eredu iraunkorrago, hurbilago eta ekologikoago bat abiatzeko. Programa honek hezkuntza-zentroak bizitzaren iraunkortasunarekin eta gizarte- eta ingurumen-justiziarekin konprometitutako erakunde gisa sendotzearen alde egiten du.
Gaiak
Taldea
Marta Barandiaran
Irakasle ikerlaria
Gema Celorio
Gizarte aldaketarako hezkuntza
Juanjo Celorio
Irakasle ikerlaria
María Luz De La Cal
Irakasle ikerlaria
Amaia del Río
Gizarte aldaketarako hezkuntza

Iris Murillo Hidalgo
Gizarte aldaketarako hezkuntza

Joseba Sainz de Murieta
Irakasle ikerlaria
Baliabide interesgarriak
-
Lanbide Heziketaren irakasleentzako Estatuko Topaketa
Data: 2022(e)ko Azaroak 10
Herria: España
-
LHko Gizarte eta Kultur Zerbitzuen familian Elikadura Burujabetza genero-ikuspegitik lantzeko tresna-kita
Data: 2022(e)ko Ekainak 13
-
Ikerketa kritikoaren gakoak, unibertsitatearen eta gizarte-mugimenduen arteko artikulaziotik
Data: 2022(e)ko Maiatzak 12
Herria: Euskadi, Colombia
-
Ostalaritza eta Turismoa lanbide-arloko tresna kit-aren online aurkezpena
Data: 2021(e)ko Abenduak 16