Doktorego Programa

Garapenari buruzko Ikasketak Doktorego Programa Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eskaintzen du eta honakoek sustatzen dute: Hegoa Institutuak; Ekonomia Aplikatua, Soziologia eta Gizarte Lana, Enpresa Zuzenbidea sailek; eta Gezki Institutuak. Gainera, Hezkuntza Ministerioak emandako "Bikaintasunerako Aipamena" dauka.

  • Nori zuzendua: Garapenari buruzko Ikasketetan espezializatu eta prestakuntza akademikoa sakondu nahi duten pertsonei.

Doktorego Programa ikertzaileak bera egituratzen den ikerketa ildoei buruzko gaietan prestatzera zuzentzen da. Diziplinarteko izaera dauka eta globalizazioaren, garapen-prozesuen eta nazioarteko lankidetzaren inguruko analisi kritiko eta zehatzean sakontzen duten doktorego tesiak bultzatzen ditu.

Horretarako, programak ikasleei eskaintzen die doktorego tesia azken muturreraino ongi eramateko beharrezkoak diren laguntza metodologikoa eta zuzendaritza akademikoa.


Sartzeko profila

Diziplina eta sail anitzeko Doktorego Programa denez, bertara sartzeko hainbat bide desberdin daude. Hori dela eta, araudiak ezarritako balintza orokorrak bakarrik daude eta ez arlo zehatz batzuetako ikasleen sarrera bakarrik onartzen duten baldintza espezifikoak.

Doktorego Programari buruz gehiago jakin nahi baduzu, ikusi UPV/EHUko webgunea.

EHUko Doktorego Programa guztietan izena emateko eskatzen diren agiriak eta proiektuaren formularioa izena ematearekin batera entregatu beharrekoa. 

Zuzendaritza

Informazio gehiago

Baliabide interesgarriak

Ikerketa ildoak

  • Generoa eta garapena
  • Garapenerako lankidetza eta ekintza humanitarioa
  • Garapenaren finantzaketa eta mikrokredituak
  • Landa garapena eta elikaduraren segurtasuna
  • Migrazioak eta baterako garapena
  • Giza garapenerako eta iraunkortasunerako teknologia egokiak
  • Gatazkak, segurtasuna eta garapena
  • Garapena, globalizazioa eta nazioarteko fluxu ekonomikoak
  • Kultura, komunikazioa eta garapena
  • Nazioarteko erakunde ekonomikoak eta integrazio ekonomikoa
  • Gizarte-bazterketa, pobrezia eta desberdintasuna
  • Ingurumena eta garapen iraunkorra
  • Lan-harremanak, gizarte-eskubideak eta enpresa transnazionalak
  • Tokiko garapena eta lurraldea
  • Parte-hartzea, demokrazia eta giza eskubideak
  • Hezkuntza, garapena eta giza gaitasunak
  • Ongizatearen eta garapenaren adierazleak eta neurketa