Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Hegoako Masterrak

Hegoa Institutuak eskaintzen dituen masterrek diziplinarteko izaera dute eta Garapenari buruzko Ikasketen parte dira. Hegoak Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura egokitutako bi master ofizial eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) onetsitako berezko titulua eskaintzen ditu. Ikasketa horien helburu nagusia ikasleak espezializatzea da, bai prestakuntza akademiko eta ikertzailean, bai beren gaitasun profesionalean.

Hegoa Institutuak eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eskainitako graduondoko ikasketa guztiek biltzen dituzte jorratzen diren gaietan esperientzia eta jarduera profesional handia duten irakasleak, bai unibertsitatetik, bai lankidetza erakundeetatik datozenak.

Globalizazioa eta Garapena Master Ofiziala ikerketara eta prestakuntza profesionalera zuzentzen da, globalizazioaren fenomenoaren eta garapen-prozesuen arteko harremanen azterketa ardatz gisa hartuz.

Kredituak: 60 ECTS

Garapena eta Nazioarteko Lankidetza Master Ofiziala nazioarteko lankidetzari buruzko prestakuntza profesionalera zuzenduta dago eta ekitatea, pobreziaren aurkako borroka, giza-garapena eta jasangarritasuna hartzen ditu erreferentzia nagusitzat.

Kredituak: 60 ECTS

Nazioarteko Lankidetza eta Hezkuntza Askatzailea Etengabeko Prestakuntzako Masterra (online) UPV/EHUk eskainitako berezko titulua da eta aurrez aurrezko programetara joan ezin duten ikasleei zuzenduta dago. Lankidetzarekin eta/edo hezkuntzarekin lotutako eta gizarte ekintzaren inguruko arloetako pertsonen gaitasun profesionala hobetzera bideratzen da.

Kredituak: 60 ECTS