Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Aholkularitza zerbitzuak

Erakunde publiko eta pribatuentzako aholkularitza eta laguntza teknikoa lehentasunezko jarduerak dira guretzat, zeren funtsezko estrategia bat baitira garapenari buruzko ikerketa beraren gauzapenarekin lotzeko, nazioarteko lankidetzari buruzko politika publikoen eta berari lotutako ekimenen bitartez.

Eskaintzen ditugu zerbitzuak

Azterlanak eta ikerketak

Alderi sektorialei buruzko txosten, azterlan eta ohar teknikoak, herrialde eta eskualdeen arabera, erakunde publiko eta pribatuentzat. Garapenerako lankidetzaren sektorearen dinamikak, haren ikuspegiak, erronkak eta alternatibak.

Politika publikoei buruzko aholkularitza

Lankidetzari buruzko politika publikoa orientatzeko dokumentuak identifikatzea, erredaktatzea eta ebaluatzea, esparru estrategiko edo plan zuzentzaile gisa.

Aholkularitza teknikoa

Garapenerako proiektuak gauzatzeko, erakunde publiko eta pribatuak lankidetza programekin orientatzeko eta laguntzeko.

Prestakuntza

Erakundeetako pertsonalari zuzendutako prestakuntza eta trebakuntza, alor hauetan: proiektuen diseinu, kudeaketa eta ebaluazioa, generoa eta sektore espezifikoak. Garapenerako lankidetzari eta honek beste politika batzuekin izan behar duen koherentziari lotutako proiektu eta politika publikoak aurkezteari buruzko alderdi teknikoak.

Gure lankidetza izan duten instituzio batzuk

Betetako azken aholkularitza zerbitzuak