Gatazkak, bakea eta segurtasuna

Gatazka armatuen eta bakea eraikitzeko prozesuen ondorioak hainbat ikuspegitatik aztertzen ditugu.

Gatazka armatuak eta segurtasunik ezak, zentzu zabalean, eskubide funtsezkoenen erabilera eragozten dute, eta askotariko indarkeriak sortzen dituzte; indarkeria horien inpaktuek, gainera, denbora luzez irauten dute, eta pertsona zein herrien bizi- eta garapen-aukerak mugatzen dituzte. Lan-arlo honetan, bake eta segurtasunari buruzko azterlan kritikoak hartzen ditugu abiapuntutzat inpaktu horiek aztertzeko; halaber, kontuan hartu ditugu bakea eraikitzeko ekimen batzuk, nazioarteko lankidetzak eta emakumeen, indigenen, giza eskubideen eta erresistentzia zibil ez-biolentoaren mugimenduek bultzatuak.

Ikerketa ildoak

Feminismoa, gatazka eta bakea

Gatazka armatuei eta bakearen eraikuntzari buruzko azterketa feminista hartzen dugu ardatz nagusitzat, ikuspuntu teoriko eta praktiko batetik, zenbait herrialdetako azterketen bidez (Guatemala, El Salvador, Mendebaldeko Sahara, Colombia, Kongoko ED…) eta generoaren, intersekzionalitatearen eta maskulinitateen ikuspegia kontuan hartuz.

Bakearen eraikuntza, nazioarteko lankidetza eta ekintza humanitarioa

Besteak beste, honako alderdi hauek aztertzen ditugu: gatazka armatuak krisi humanitarioen eragile gisa; nazioarteko lankidetza eta ekintza humanitarioa, bakea eraikitzera zuzenduta; bakearen eraikuntzari buruzko azterlan kritikoak; eta erresistentzia zibil ez-biolentoaren eta bakearen eraikuntzaren arteko loturak.

Trantsiziozko justizia, memoria eta giza eskubideak

Trantsiziozko justizia aztertzen dugu, bakearen eraikuntzaren dimentsiotzat hartuta, eta memoria historikoaren berreskurapenari eta egia, justizia eta erreparaziorako eskubideei buruzko ikerketak egiten ditugu, generoaren eta giza eskubideen ikuspegietatik.

Giza segurtasuna eta segurtasunari buruzko ikasketa kritikoak

Segurtasunari buruzko ikusmolde tradizionaletik urruntzen diren korronte alternatiboengatik interesatzen gara, batez ere giza segurtasunari dagokionez, giza garapenari lotutako ikuspegi gisa; halaber, segurtasunari buruzko ikasketa kritikoak ere interesatzen zaizkigu (ekarpen feministak, postestrukturalistak, dekolonialak, teoria berdearenak…).

Giza eskubideak Mendebaldeko Saharan

Marokok okupatutako Mendebaldeko Saharan giza eskubideen urraketak ikertzen ditugu, genero-ikuspegitik, giza eskubideen defendatzaile sahararrekin batera. Prestakuntza eta laguntza teknikoa eskeintzen dugu erakunde sahararren gaitasunak indartzeko asmoarekin, eurek giza eskubideen arloko ikerketak abiatu eta nazioarteko babes-mekanismoen aurrean eragite-prozesuei aurre egiteko.

Gaiak

Taldea

Jokin Alberdi

Irakasle ikerlaria

Sheida Besozzi

Prestakuntza

Eduardo Bidaurratzaga

Irakasle ikerlaria

Marian Díez

Irakasle ikerlaria

Gloria Guzmán

Proiektuen kudeaketa eta aholkulartiza zerbitzuak

Yolanda Jubeto

Irakasle ikerlaria

Mertxe Larrañaga

Irakasle ikerlaria

Irantzu Mendia

Zuzendaria, Hegoa Institutua

Itziar Mujika

Hegoa Institutuko Idazkaria

Rakel Oion

Irakasle ikerlaria

Karlos Pérez de Armiño

Irakasle ikerlaria

Yulia Serkezyuk

Ikerlaria formakuntzan

Juan Telleria

Irakasle ikerlaria

Patxi Zabalo

Irakasle ikerlaria

iker zirion

Irakasle ikerlaria

Baliabide interesgarriak

Ekitaldiak

Proiektuak