
Proiektua Gatazkak, bakea eta segurtasuna
Gatazkan, gatazkaren ondorengo egoeran edo tentsioan dauden herrialdeetan giza-eskubideen defendatzaile emakumeei laguntza estrategikoa emateko baliabide espezializatuak
Helburua
Iparralde eta Hegoalde globalean subjektu kritikoen gaitasunak gehitzen laguntzea, giza-eskubideen eta generoaren ikuspegitik gizarte baketsuen, bidezkoen eta inklusiboen eraikuntza kolektibo baterantz aurrera egiteko.
Deskribapena
Proiektuak lagunduko du biztanle subjektuen gaitasunak gehitzen, gatazkan, gatazkaren ondorengo egoeran edo tentsioan dauden herrialdeetan giza-eskubideen defendatzaile emakumeen lana indartuko duten ekintza estrategikoak garatzeko, egiaren, justiziaren eta erreparazioaren eskubideak azpimarratuz, honako honen bitartez:
-
Ezagutza kritikoaren sustapenaren estrategia, honi buruzkoa:
-
giza-eskubideen defendatzaile emakumeen aurkako indarkeriaren eragin psikologiko eta sozialak, eta defendatzaileen indartze indibidual eta kolektiborako neurriak;
-
gatazkan edo gatazkaren ondorengo egoeran dauden herrialdeetatik Euskadira datozen emakume etorkinen ahalmena, beren jatorrizko herrialdeetan giza-eskubideak defentzera datozenak;
-
eta euskal lankidetzak lagundu ahal dituen giza-eskubideen defendatzaile emakumeen interes estrategikoak.
-
-
Giza-eskubideen defentsen praktikak hobetzeko eta kualifikatzeko prestakuntza espezializatuaren estrategia.
-
Genero ikuspegia duten giza-eskubideen baliabide pedagogikoen sorkuntzaren, retroelikaduraren eta sozializazioaren estrategia.
Aurreikusitako argitalpenak
-
Giza-eskubideen defendatzaile emakumeek behar duten arreta psikologiko eta sozialaren diagnostikoa.
-
Giza-eskubideei aplikatutako ikerketa feministaren metodologiari buruzko liburua.
-
Emakumeei, Bakeari eta Segurtasunari buruzko Nazio Batuen 1325 Ebazpenaren ahalmenen eta mugen azterketa.
Taldea
-
Irantzu Mendia Azkue
Zuzendaria, Hegoa Institutua
-
Itziar Mujika
Hegoa Institutuko Idazkaria
-
Yuliya Serkezyuk
Ikerlaria formakuntzan
-
Gloria Guzmán
Proiektuen kudeaketa eta aholkulartiza zerbitzuak
-
Sheida Besozzi
Prestakuntza
-
iker zirion
Irakasle ikerlaria
Laguntzaileak
-
Sol Yañez
-
Marta Luxan
Laguntzaileak
-
-
-
-
Espacio de Mujeres defensoras de DDHH en Sahara Occidental
-
Xehetasunak
-
Iraupena
12/2020 - 12/2022
-
Herriak
Euskadi, Honduras, El Salvador, Guatemala, Sahara Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD), República Democrática del Congo
-
Erakunde finantzatzailea
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia