JARDUNALDIA

Ikerketa Feministaren Metodologiei buruzko VI Jardunaldiak

Nori zuzendua: Jardunaldiak hainbat subjekturen arteko topaketa eta trukea bultzatzeko gune gisa ulertzen ditugu: Unibertsitatea, emakumeen mugimendua eta mugimendu feminista, LGTBI mugimendua, arrazakeriaren aurkako mugimendua, GGKEak, erakunde publikoak, etab.

Hegoa – Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua eta SIMReF – Ikerketa Feministaren Metodologiari buruzko Diziplinarteko Mintegia artean antolatutako Ikerketa Feministaren Metodologiei Buruzko IV Jardunaldiak UPV/EHUko Ekonomia Fakultatean (Sarriko) egingo dira 2022ko urriaren 20an eta 21ean.

Seigarren edizio honetan migrazioen eta giza eskubideen gai zabalen inguruan arituko gara. Gainera, analisi intersekzionalaren ikuspegia hartu nahi dugu abiapuntu gisa, horrek daukan inplikazio praktikoak aztertuz.

Jardunaldi hauetan, giza eskubideak eta justizia soziala oinarri hartuta, ze ikerketa eta zer nolako metodologiek lagundu dezaketen gaur egungo migrazio-prozesuek dituzten erronken inguruan hausnartuko dugu, hauek ulertu eta erantzun eman ahal izateko. 

Informazio gehiago: www.jmif.eus.

Egitaraua

Ikusi egitaraua www.jmif.eus webgunean


Xehetasunak
  • Hasiera data/ordua

    2022ko Urriak 20, 00:00
  • Amaiera data/ordua

    2022ko Urriak 21, 00:00
  • Herria

    Euskadi
Ekitaldiak