Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Kaixo, Elikadura burujabetza! Elikadura eredu alternatiboei buruzko online prestakuntza autogidatua
IKASTAROA

Kaixo, Elikadura burujabetza! Elikadura eredu alternatiboei buruzko online prestakuntza autogidatua

Elikadura osasungarri, jasangarri eta bidezkoari buruz gehiago jakin nahi duzu? Gaia interesatzen zaizu, baina, ez duzu denbora nahikorik? Ez kezkatu, berri on bat dugu zuretzat!

Kaixo, Elikadura Burujabetza! ikastaroa online dago eskuragarri, formatu autogidatuan eta dohainik. Zuk erabaki ahal izango duzu noiz burutu, zenbat denbora eskaini, zein modulu egin eta zein ordenatan ere.

Ikastaro honen bidez:

  • Nekazaritzako elikagaien eredu industrial globalizatua eta haren eraginak ezagutuko dituzu, bai eta elikadura burujabetzan oinarritutako elikadura-eredu alternatiboak ere.

  • Materialak eta ideiak izango dituzu zure esku jasangarritasunaren, genero-berdintasunaren, justizia sozialaren eta elikadura burujabetzaren ikuspegiak praktika pedagogikoan eta zure bizitzan txertatu ahal izateko!


Edukiak, lau moduluetan antolatu ditugu:

Elikadura burujabetza eta elikadura-eskubidea

      • Elikagaiak nola ekoizten, eraldatzen eta banatzen diren.
      • Egungo elikadura-eredu globalaren arazoak eta eraginak.
      • Eredu honen alternatibak.

Hezkuntza-berrikuntza eta pedagogia kritikoak

      • Nola ulertzen ditugu pedagogia kritikoak eta hezkuntza-berrikuntza?
      • Printzipio pedagogikoak elikadura burujabetzatik.
      • Esperientzia pedagogiko eraldatzaileak.

Elikadura-hezkuntza eta -publizitatea

      • Nork irakasten digu jaten?
      • Zer eragin dute publizitateak, eskolak edo gizarteak? Zein izan da eta da emakumeen rola?
      • Gure osasunaren gaineko eraginak.
      • Elikadura-trantsizioak.
      • Herritarren esku dauden alternatibak.

Ekonomia eraldatzaileak

      • Zer da ekonomia?
      • Zer eragin ditu eredu ekonomiko horrek gure elikaduran?
      • Ba al dago beste eredu ekonomikorik?
      • Zer balio sustatzen dituzte?
      • Adibide iradokitzaileak.

Iraupena: 20 orduko 4 modulu
Izen-emate:
https://redalimentaccion.org/formacion/ 
Informazio gehiago: https://redalimentaccion.org/formacion/hola-soberania-alimentaria/


Xehetasunak

  • Hasiera data/ordua
    2024ko Irailak 16, 00:00
  • Amaiera data/ordua
    2027ko Uztailak 31, 00:00
  • Herria
    online