
Uda ikastaroa: Gosea gerrarako arma gisa, elikadura-segurtasuna bakerako bide gisa (Donostian, irailaren 8an eta 9an)
Gosea gerrarako arma gisa erabiltzea gertaera iraunkorra izan da historian. Frogatu da elikadura‑segurtasun eza eta oinarrizko zerbitzuetara sarbiderik ez izateak faktore giltzarrietako bat direla indarkeria eta gatazkak sustatzeko. 2015az geroztik, munduko goseak gora egin du etengabe, eta bereziki larria da akutua den elikadura-segurtasun eza. Datu berrien arabera (2023), guztira 282 milioi pertsonari eragiten die, eta horietatik % 60 gutxienez gatazka eta indarkeria handietako eremuetan bizi dira.
"TopaGune" formatuarekin, ikastaroak herritarren parte-hartzean espezializatutako dinamizatzaileak izango ditu, eta horrek parte-hartze eta elkarlan handiko ikuspegia emango dio. Uda Ikastaro honek ekintzara bideratutako azterketa sakona eta eskuragarria eskaintzen die parte‑hartzaileei, erakunde publikoen (nazioarte, estatu, erkidego eta toki mailan), akademiaren, ikasleen, gizarte zibilaren eta, oro har, publikoaren parte-hartze aktiboa bultzatuz.
Helburuak
Gatazkaren eta gosearen arteko harremanaren izaera, garrantzia, dinamikak eta faktoreak zabaltzea, baita elikadura segurtasunak bakearen eraikuntzan egiten duen ekarpena ere, Palestinako eta Kolonbiako kasuak aztertuz. Lortu nahi den emaitza da egoera horren ikusgarritasuna eta ulermena zabaltzea askotariko publiko zabalari, zehaztasunez baina ulerterraza eginez eta proposamenetarako tartearekin.
Egoera horren berri ematea hainbat erakunderi, eta, batez ere, elikadura segurtasunaren bidez gosea gerrarako arma gisa erabiltzea saihesteko zein bakea eraikitzeko dauden moduen berri ematea. Erakunde hauek publikoak (estatu eta autonomia mailakoak zein tokikoak), akademikoak eta gizarte zibilekoak izango lirateke. Helburua da indarkeriak eragindako gosearen prebentzioan eta arintzean erakunde hauek parte-hartze handiagoa izatea, eta bakea eraikitzea, bakoitzak bere ikuspegitik eta balio erantsiarekin.
Informazio gehiago:
UIK Fundazioaren (UPV/EHU) Udako Ikastaroen barruan dago. Irailak 8 eta 9an, Donostian (Miramar Jauregia, Mirakontxa pasealekua 48) egingo da.
Ikastaroari buruzko informazio eguneratua UIK Fundazioaren (UPV/EHU) webgunean kontsulta dezakezu.
Matrikula orri horretan bertan egingo da.
-
Laguntzaileak

Xehetasunak
-
Hasiera data/ordua2025ko Irailak 08, 09:00
-
Amaiera data/ordua2025ko Irailak 09, 14:00
-
HerriaDonostia / San Sebastián
Ikastaroak

Herria: Bilbao, online

Herria: online

Herria: online


Herria: Donostia / San Sebastián
Berriak


