
Egia jakiteko eskubidea, bakea eraikitzeko tresna gisa. Nazioarteko elkarrizketa, Kolonbiako esperientzian oinarrituta
Egiaren Batzordeak aldi baterako ikerketa mekanismoak dira, eta gerra, diktadura edo erregimen autoritarioak nozitu dituzten herrialdeetan gertatutakoa argitzeko eginkizuna dute. Munduan egiaren batzorde asko eratu dira, eta haien legatuak ere askotarikoak izan dira.
Egia Argitzeko, Bizikidetza Sustatzeko eta Berriz ez Gertatzeko Kolonbiako Batzordea (CEV) esperientzia berritzailea izan da, bere metodologia, ikuspegi eta irismenagatik, baita gainditu behar izan dituen zailtasun motengatik ere. Horren narratiba, ekintzak, produktuak eta prozesuak ere, ukigarriak nahiz ukiezinak, berritzaile izatea nahi dute. Zergatik? Zer da desberdina? Zer ekarpen egin diote egiaren batzordeek bakeari?
Galdera horiek dira uda-ikastaro honetako inspirazio, ahalik eta jende gehienarengana hel daitezen egiaren batzordeei buruzko ezagutza eta gogoetak, Kolonbiako azkenaldiko esperientzian oinarrituta.
Helburuak
Egiaren Batzordeak hobeto ezagutzea, bakea lortzeko tresna gisa, Kolonbiako Egia Argitzeko Batzordearen (Comisión para el Esclarecimiento de la Verdad) ikaskuntza, aurkikuntza, erronka eta legatuaren eta beste herrialde batzuetako esperientzien bidez.
Informazio gehiago
Hegoa Institutuak eta Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, BBKren Gizarte Ekintzaren laguntzarekin antolatutako prestakuntza-jarduera hau, UIK Fundazioaren (UPV/EHU) Udako Ikastaroen barruan dago. Irailak 7 eta 8an, Donostiako Miramar jauregian egingo da.
Ikastaroari buruzko informazio eguneratua UIK Fundazioaren (UPV/EHU) webgunean kontsulta dezakezu.
Matrikula orri horretan bertan egingo da.
Laguntzaileak


Xehetasunak
-
Hasiera data/ordua2022ko Irailak 07, 08:30
-
Amaiera data/ordua2022ko Irailak 08, 19:00
-
HerriaDonostia / San Sebastián
Ikastaroak

Herria: online

Herria: online

Berriak



