Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Lanpostu-deialdia: Proiektu Kudeaketaren eta Aholkularitza Zerbitzuen Arlorako teknikariak

Data: 2025(e)ko Irailak 25

Hegoa – Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) institutu mistoa da, eta gizarte-aldaketa eragin nahi du, pentsamendu kritikoan oinarrituta, giza garapeneko eta lankidetza eraldatzaileko esparru teorikoak, prozesuak eta estrategia alternatiboak eraiki, proposatu eta aplikatzearen bidez, bizitzaren jasangarritasunerako igaroa ahalbidetzeko.

Hegoaren Proiektu Kudeaketaren eta Aholkularitza Zerbitzuen Arloak laguntza teknikoa, prestakuntza, zerbitzuak eta azterlanak ematen dizkie administrazio publikoei eta lankidetzako bestelako erakundeei lankidetza deszentralizatuko politika publikoen esparruan. Halaber, Arloak proiektuak diseinatzen, egiten, gauzatzen eta ebaluatzen ditu Hegoako ikerketa-taldeekin, tokiko bazkideekin eta erakunde aliatuekin batera

Gaur egun Arloko talderako pertsona bat behar dugu.
  • Lanpostua: LANKIDETZA-PROIEKTUEN ETA AHOLKULARITZA-ZERBITZUEN TEKNIKARIA

  • Postuaren helburua: Laguntzea abian diren proiektuen zikloa kudeatzen eta Hegoak lan egindako erakundeentzako aholkularitza-zerbitzuetan.

  • CVa jasotzeko azken eguna: 2025eko urriaren 27a, astelehena.

  • Hasteko eguna: 2025eko abenduaren 1a

Eskaintzaren zehaztasunak.