UNMSren aldeko Euskal Sarearen bi hamarkadetako lanaren sistematizazio emaitzen sozializazioa

Data: 2026(e)ko Azaroak 25

Azaroaren 9an, Topaketa-tailer bat egin genuen Saharako Emakumeen Batasun Nazionalaren (UNMS-SEBN)  aldeko Euskal Sarearen 20 urteko lanaren sistematizazioaren emaitzak ezagutarazteko eta horien inguruan hausnartzeko.

Iaz hasitako eta Hegoak dinamizatutako sistematizazioaren helburua, alde batetik, Sarearen bi hamarkadetako lanaren memoria historikoa berreskuratzea izan da. Bestetik, garatutako ekimenen eragin positiboak eta negatiboak identifikatzea, baita ikaskuntzak eta lana hobetzeko aukerak jasotzea ere, euskal gizartearekiko harremanari eta emakume sahararrekin egindako lanari dagokionez.

Basauriko Emakumeen Etxean egindako tailerrean, Euskadiko eta saharar hainbat eragilek hartu zuten parte: Basauriko, Ondarroako eta Bilboko udalek; Euskal Fondoak; Emakundek; Arabako Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) Lagunen Elkarteak; UNMSko idazkari nagusiak; Fronte Polisarioak Euskadin duen ordezkariordeak; eta Euskal Herriko diaspora sahararreko emakumeek.


Informazio gehiago

  • Unión Nacional de Mujeres Saharauis (UNMS) webgunea


Argazkia: