
Saharako Emakumeen Batasun Nazionalaren aldeko Euskal Sarearen lana sistematizatzeko Topaketa
Saharako Emakumeen Batasun Nazionalaren aldeko Euskal Sarea, 20 urtez Saharako emakumeen borrokarekin eta eskubideekin konprometitutako hainbat eragile sozial eta instituzional bildu dituen elkargunea da.
Sarea, bere jarduera hasi zenetik, 50 urte errefuxiatuta, erbersteratuta eta okupatuta daraman herri batekiko elkartasun feminista eta internazionalistaren eredu izan da.
Hegoaren laguntza metodologikoarekin, eta ebaluazio-kulturaren garrantzia azpimarratuz, ekainaren 23an 15 pertsona bildu ginen Institutuaren egoitzan, Zubiria Etxean (Bilbo), Sarearen lanaren ibilbidea eta inpaktua sistematizatzeko prozesuari ekiteko, bai euskal gizartean, bai emakume sahararrengan, eta etorkizuneko ikuspegiak aztertzeko.
Sarekoek Arabako SEADen Lagunen Elkartea, euskal hainbat udalerri, Euskal Fondoa eta Emakunde ordezkatu zituzten. Memoria eta hausnarketa kolektiborako gune honek irailean jarraituko du saio berri batekin.
Saharako Emakumeen Batasun Nazionalari (SEBN) buruzko informazio gehiago.
Lotutako albisteak



