Amaitu da Bolivian martxan dagoen erlezainen elkartearekin trantsizio ekosozialei buruz egindako proiektuaren bigarren fasea

Data: 2026(e)ko Urriak 22

2026ko urriaren 16an, Boliviako Chacoko Macharetí Udalerriko Erlezainen Elkartearen (AAPIMMACH) Erlauntzatik Eratorritako Produktuak Eraldatzeko Plantaren entrega ofiziala egin zen. Ekoizle-familien lan antolatua eta haien garapenari laguntzen dioten aliantzak balioan jarri zituen jardunaldian, agintariak, eskualdeko erlezainen beste elkarteak eta erakunde pribatuak bildu ziren.

Eraikuntza AAPIMMACHek gauzatu zuen, Hego Amerikako Landa Garapenerako Institutuaren (IPDRS) laguntzarekin, Hegoa Institutuaren lagun egitearekin eta e-Lankidetza - Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren finantzaketarekin. Ahalegin hori, erlezain-familien ekoizpen- eta merkataritza-gaitasunak indartzen dituen eta Bolivian, Kolonbian, Ekuadorren eta Perun lurralde-garapenari laguntzen dion proiektuaren parte da.

Entrega, elkarteak komunitate-gisa merkaturatutako hamar tonak gainditu zituen eztiaren bigarren salmenta kolektiboarekin bat etorri zen. Aurrerapen horrek erakusten du AAPIMMACHek bere kideen ekoizpena biltzeko eta merkataritza-esperientzia partekatuari eusteko duen gaitasuna.

Macharetí eztia ekoizten duen udalerri gisa finkatzen da, 2019an hasi eta erlezaintza sustatzeko eta basoa babesteko udal-legea onartzea bultzatu zuen prozesuari esker. Ibilbide honek ekoizpen-erakundearen indarketa eta erleek eta basoaren kontserbazioak lurraldeko ekonomiarentzat eta bizitzarentzat duten garrantzia aitortzen duen arau-esparruaren garapena uztartzen ditu.

Bi mugarri horien bat-etortzeak proiektuaren esanahia adierazten du: azpiegituretan egindako inbertsioa erakundearen indartzearekin eta merkatuetara iristeko duen gaitasunarekin lotzea. Merkaturatze elkartuak eskaintza bateratua proiektatzeko aukera ematen du, eta ekoizle-familiek eskualdeko ekonomian modu artikulatuagoan parte hartzeko aukerak irekitzen ditu.

Plantaren entrega-ekitaldi ofizialak esperientzia hori eragile publiko eta pribatuen eta beste erakunde erlezainen aurrean ikusarazteko aukera ere eman zuen. Aurrera begira, erronka lan koordinatuari eta hazkunde planifikatuari eustea da, elkartearen gaitasunekin, erabakiekin eta erritmoarekin bat. Horretarako, garrantzitsua izango da lagun egite tekniko eta finantzarioari jarraipena ematea, ekimena sendotzera, haren kudeaketa indartzera eta bere autonomiarantz eta jasangarritasunerantz pixkanaka aurrera egitera bideratuz.


Informazio gehiago:


Argazkiak:

Ekitaldia agintari publikoen, beste elkarte batzuen eta erakunde pribatuen presentziarekin.

Eztia soltean elkarteka merkaturatzeko lehen urratsak.

IPDRSko Celia Palacios eta Jhaquelin Dávalosen eta AAPIMMACHeko presidente Leonardo Valenciaren eskutik, Planta ematearen oroimenezko plaka-desestaltzea.