I. AlimentAcción Kongresua: hezkuntza eta elikadura elkarrizketan jartzeko gune kritikoa
Segitzen dugu I. AlimentAcción Kongresua. Elikadura eta Hezkuntza kritiko eta eraldatzaileari buruzko kongresua antolatzen. Bartzelonan urriaren 15etik 17ra bitartean egingo da.
Deialdiak harrera ona izan du, hainbat ekarpen jaso ditugu, elikaduraren eta hezkuntzaren arteko lotura jorratzeko dauden askotariko moduen erakusgarri. Jasotako proposamenetan formatuak askotarikoak eta berritzaileak dira, eta barne hartzen dituzte esparru eta lurralde ugarietatik datozen esperientziak, jakintzak eta ezagutzak, lau lerro estrategiko hauen barruan antolaturik:
-
Jakintzak eta bizipenak. Irakaskuntza eta ikerketa arloko esperientziak.
-
Eraldatzen duten erabakiak. Unibertsitate-politiken koherentzia.
-
Unibertsitatea bere ingurunearekin batera mugitzen. Unibertsitatea lurraldearekin konprometituta.
-
Unibertsitateko kideekin loturak lantzea. Campusetan bizitza hobetzeko proposamenak.
Jasotako askotariko proposamenek erakusten dute Justicia Alimentaria eta Hegoa GKEek antolatutako Kongresuan bat egindako esperientzia eta ikuskeren aniztasuna; hain zuzen ere, beste elikadura-eredu osasungarri, bidezko, jasangarri eta irisgarriago batzuk eraikitzeko.
Kongresua praktikak, ezagutzak eta galderak elkarri jakinarazteko esparrua izango da. Bertan, mugimendu sozialek, unibertsitateak, ikastetxeek eta gizarteak elikadura eta hezkuntza kritikoa elkarrizketan jarriko dituzte.
2026ko urriaren 15etik 17ra bitartean Bartzelonan elkartuko gara.
Informazio gehiago:
-
Bisitatu kongresuaren webgunea.
-
Instagram: @redalimentaccion
Lotutako albisteak