Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Proiektua Gizarte-eraldaketarako Hezkuntza

Unibertsitate kritiko eta eraldatzailea. Ikuspegi ekosozial eta ekofeminista klima-krisiari eta krisi sozialaren aurrean, Elikadura-Eskubidea aldaketa-ardatz hartuta

Helburua

Justicia Alimentaria eta Hegoa buru dituen hitzarmen honen bidez, hezkuntza-komunitate kritikoek eremu akademikoan egiten duten lana sendotu nahi dugu, bai eta Unibertsitatearen eta hego zein ipar globaletako gizarte-eragileen artean itunak ezarri ere, Elikadura-Eskubideari, beharrezko trantsizio ekologikoari, genero-ikuspegiari eta Garapen Jasangarriaren Helburuei (GJH) buruzko irakaskuntza eta ikerketa kritikoak indartzeko.

Deskribapena

Gaur egungo testuinguruak –non klima-larrialdia eta krisi globala nagusitzen baitira– trantsizio ekosozial eta ekofeministarako prozesuak sustatuko dituen ezagutza esanguratsuak eskatzen ditu, betiere gizarte bidezkoak eta natura errespetatuko dituztenak eraikitzeko asmoz. Eginkizun garrantzitsua betetzea dagokio Unibertsitateari nahitaez behar dugun trantsizio horren bidean, unibertsitate-komunitateari zein hego eta ipar globaletako kolektibo sozialei zuzendutako irakaskuntza, ikerketa eta dibulgazioa bitarte. Hitzarmen honen bidez, kultura akademikoaren eta ekoizpen sozialaren arteko harreman-proposamen bat aurkezten dugu, elikadura aldaketarako ardatz estrategikotzat hartuta.

Datozen lau urteetan honako hauek bideratzeko jarduerak egingo ditugu:

  1. Hezkuntzarekin lotutako titulazioetan diharduten unibertsitate-irakasleei laguntza eta aholkua ematea. Graduko irakasgaietan elikadura jasangarri, osasungarri eta genero-ikuspegia duena sartzea, trantsizio-prozesuetan laguntzeko (bereziki gizarte-zientzia zein hezkuntza-zientziako graduetan, bai eta elikadurarekin lotutako beste batzuetan ere).
  2. Ikerketa kritikoa (GrAL eta MAL lanetan) sustatzeko emateko estrategiak, ikasle, irakasle zein gizarte-eragileen artean partekatutako eta lankidetzazko hausnarketa-espazioak abian jartzearen bidez. Egintza honen bidez ikerlan horietan ezagutza kritikoa (tokiko-global ikuspegiari dagokionez hezkuntzaren, gizartearen eta ekologiaren arloko erronkei erantzuteko gaitasuna duen ezagutza kritiko bat) garatzera bideratutako estrategia-multzo bat diseinatu nahi da, horietan aplikatzeko.
  3. Erosketa publiko arduratsu, bidezko eta jasangarriari buruzko proposamenak. Barne-koherentzia elikagai-kontuetan. Unibertsitatea elikadura-jardunbide jasangarrien eredu bihurtzeko asmoz, sentsibilizazio-, prestakuntza- eta laguntza-prozesu bat eskainiko zaie erabakiak hartzeko ardura duten pertsonei eta kontratazioaz arduratzen diren langileei, hartara Unibertsitatearen elikagai-praktiken eraldaketa sustatu dezaten. 
  4. Hezkuntza-komunitatea aldaketa-eragile bihurtzera motibatzea, batez ere ikasle-elkarteen bidez. Sentsibilizazio-egintzak (gosari jasangarri eta osasungarria, kontsumo arduratsuaren azoka, unibertsitate-jardunaldiak) eta topaketa- eta prestakuntza-jardunaldiak, kolektibo horiei zuzenduak.
  5. Hego eta Ipar Globaleko unibertsitate-komunitateen arteko topaguneak. Online lan-mahaien eta dokumentu bateratuen bidez, eraldaketarako ezagutzaren eraikuntzan Unibertsitatea gizartearekin lotzen duten ikuspegi metodologikoak –eta horiek aplikatu dituzten esperientzia erreferenteak– identifikatu eta partekatu nahi dira, betiere Hego-Ipar ikuspegiarekin.
  6. Ikerketa, irakaskuntza, kudeaketa eta partaidetzako esperientziak komunikatzea eta sozializatzea, REEDESen VII. Kongresuan eta Unibertsitate kritiko eta eraldatzaile baterako I. Kongresuan elikadura-eskubidearen inguruan berariazko ildo tematiko bat txertatuz, ikuspegi ekosozial eta ekofeministatik bideratua.

Argitalpenak

Maiatzaren 19an, Madrilgo Ecooo gunean ospatutako Unibertsitate Kritiko Eraldatzailea topaketaren relatoriak.

Xehetasunak

  • Iraupena
    01/2023 - 12/2026
  • Herriak
    Andaluzia, Aragoi, Gaztela-Mantxa, Catalunya, Comunitat Valenciana, Euskadi, Illes Balears, Madrid
  • Egoera
    Zabalik