Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Proiektua Gizarte-eraldaketarako Hezkuntza

Unibertsitate Hedakuntza Kritikoa. Herritartasun globala eraikitzeko konpromiso sozialaren proposamena, pandemia osteko testuinguruan

Helburua

Unibertsitate Hedakuntza Kritikoaren (UHK) esparru bat sortzea, eztabaida eta komunikazio eraldatzailearen bidez.

Deskribapena

Proiektua eta, oro har, jarduera-multzoa elkarri lotutako lau estrategiatan oinarritzen dira:

    • Ikerlana. Inplikatutako unibertsitateekin lankidetzan, gaur egun burutzen diren Unibertsitate Hedakuntzarako jardueren eta tipologiak bildu eta aztertuko dira.

    • Eztabaida teorikoa, eztabaida eta proposamena. Aztergaia zertan den azalduko duen azterlanaren aurrerapenak unibertsitate-komunitatearekin eta gizarte-eragileekin kontrastatuko dira, prestakuntza-mintegi batean. Unibertsitate Hedakuntza Kritikoak (UHK) aurre egin beharreko erronkak zehaztuko dira hartara. Erronka horiekin batera, Unibertsitate Hedakuntza Kritikoa gizarte-eraldaketarako estrategia gisa kokatzeko gomendioak jasoko dira diagnostiko batean.

    • Partaidetza eta eraikuntza kolektiboa. Proiektuan inplikatutako unibertsitate eta gizarte-kolektiboek ez ezik, beste agente batzuei ere irekiko zaie parte hartzeko aukera; espazio hori Unibertsitate Hedakuntza Kritikoari buruzko Estatuko I. Jardunaldien deialdian zehaztuko da. Lantalde partizipatiboen bitartez jorratuko da ildo estrategikoak zein Unibertsitate Hedakuntza Kritikoaren printzipio orientatzaileen identifikazioa.

    • Bestelako komunikazio eredua. Komunikazio eraldatzailea funtsezkoa da eraldaketarekin konprometitutako eragile guztiak elkarrizketa sortzailean jartzeko, eta trantsizio-prozesu ekosozialak bultzatzen dituzten proposamenak herritar guztiei helarazteko. Horretarako, proiektuak komunikazio-plan bat aurreikusten du, baliabide, lengoaia eta formatu alternatiboak proposatzen dituena. Besteak beste, Unibertsitate Hedakuntza Kritikoaren printzipioak jasoko dituen gutun interaktibo bat, podcast monografiko bat eta Hariak. Recreando la educación emancipadora aldizkariaren bi edizio egingo dira. Aurkezpen baten bidez (online) proiektuaren emaitzak ezagutaraziko ditu; horixe izango da, gainera, proiektuaren azken jarduera.

Proiektuaren edukiak:

Proiektuaren inguruko albisteak:

Xehetasunak