Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Proiektua Gizarte-eraldaketarako Hezkuntza

Euskal-kolonbiar artikulazioa, aldizkako pandemien garaian, beste hezkuntza posible bat esperimentatzeko, ikasteko eta komunikatzeko


Helburua

Kultura akademikoaren eta gizarte-ekoizpenaren arteko artikulazio-logikak esperimentatzea, ezagutza emantzipatzaile baten elementu kritikoei buruz hausnartzeko eta ekintza kolektibo emantzipatzaileko prozesuetarako ikaskuntzak eskaintzeko.

Deskribapena

Hegoako hezkuntza-taldea Caucako Unibertsitatearekin (UNICAUCA) eta Hego Kolonbiako Unibertsitatearekin (USCO) aliatu da, “Euskal-kolonbiar artikulazioa, aldizkako pandemien garaian, beste hezkuntza posible bat esperimentatzeko, ikasteko eta komunikatzeko” proiektua gauzatzeko asmoz. Proiektua errazago ezagutarazteko, izen labur bat aukeratu dugu proiektuarentzat: “Artikulatuak”.

Egitasmo esperimental bat da, ezagutza akademikoko eta sozialeko moduak elkarrengana hurbiltzera bideratua, horrela elkarren artean artikulazioak sustatu daitezen eta horien bidez ezagutza kritikoa sor dadin egungo erronka sozial, ekologiko, ekonomiko eta kulturalei aurre egiteko.

“Artikulatuak” proiektuak ikerketa sustatu nahi du unibertsitatearen barruan, hau da, ikerketa kritikoa eta posible diren beste mundu batzuekin konprometitua. Horretarako, zenbait jarduera daude, besteak beste hauek:

  • Gradu- eta master-amaierako lanen programa. Egitasmo honen bidez, elkarrizketa lokal-globaleko esperientzia bat sustatuko da hiru eragile hauen artean: batetik, irakasle kritikoak; bestetik, gizarte zibileko erakundeak; eta hirugarrenik, gradu- edo master-amaierako lanak hezkuntza emantzipatzailearen ikuspegitik garatzeko interesa duten ikasleak. EHUko, USCOko eta UNICAUCAko graduko eta graduondoko ikasleei zuzenduta dago, eta aldi berean egingo da hiru unibertsitateetan. (Ikusi erantsitako dokumentua).
  • Topaketak. Hainbat topaketa egingo dira Bilbon eta Kolonbian, kokaturiko pentsaera batetik abiatuta ikerketa sustatzeko. Ikerketa kritikorako hausnarketa-guneak izango dira, artikulazio lokal-globalari buruz martxan jarritako hezkuntza-erronkei lotuta aztertu nahi diren testuinguru guztietan aritzeko.
  • Lan-jardunaldia gizarte-erakunde eta gizarte-mugimenduekin. “Hezkuntza-artikulazioa dibertsitateak kontuan hartuta” leloarekin, jardunaldi bat antolatuko da, erakunde eta mugimendu sozialen praxi politikoan sortutako ezagutzari balioa emateko, eta hala, jakintzen ekoizpenean eta aintzatespenean dauden desberdintasun-logikak iraultzeko.
  • On line ikastaroa: “EmantzipAkzioa: teoria eta praktika kritikoak beste mundu posible batzuetarako”. EHUko eta beste unibertsitate batzuetako graduko ikasleei zuzendua. Prestakuntzaren helburua da egungo garapen-ereduarekiko kritikoak edo alternatiboak diren teoriak eta ikuspegiak ezagutaraztea, baina baita ikuspegi horiekin lotutako esperientziak erakustea ere.
  • Sistematizazioa. Proiektu honen barruan gauzatuko den esperientzia pedagogikoa sistematizatu egingo da, gizartearekin konprometitutako ikerketa akademikoa egiteko beste modu bati buruzko ikaskuntza kritikoak atera nahian. Gainera, prozesu horri esker, euskaldunen eta kolonbiarren arteko artikulazioa bera aztertu ahal izango da, ikuspegi lokal-globala hezkuntza-ekintzetan aplikatzeko estrategia gisa.
  • Argitalpena eta bideoa. Beste epistemologiatatik sortutako sistematizazio-prozesua bi formatutan jasoko da: argitalpena eta bideoa. Hedapen-material horiei esker, sistematizazioaren ikaskuntzak itzuli ahal izango zaizkie bai prozesu honetan zuzenean parte hartu duten pertsonei eta bai gure praktikak ezagutu eta horietatik ikasteko interesa duen beste edozein pertsona edo kolektibori.

Proiektu honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, jardueraren batean parte hartu nahi baduzu, edo Hariak. Hezkuntza emantzipatzailea birsortzen aldizkariaren azken monografikoak jaso nahi badituzu, harpidetu zaitez gure datu-basera, mezu bat bidaliz educacion@hegoa.info helbidera. 

Xehetasunak

  • Iraupena
    12/2021 - 12/2023
  • Herriak
    Euskadi, Colombia
  • Egoera
    Zabalik

Taldea

Gema Celorio
Gizarte aldaketarako hezkuntza
Juanjo Celorio
Irakasle ikerlaria
Amaia del Río
Gizarte aldaketarako hezkuntza
Iris Murillo Hidalgo
Gizarte aldaketarako hezkuntza

Laguntzaileak

Monike Gezuraga
Diana Granados
Andrés Herrera
Proiektuen kudeaketa eta aholkulartiza zerbitzuak
Julio Roberto Jaime
Robinzon Piñeros
Mar Pulido
Axel Rojas
Imanol Telleria