Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Hezkuntza-ekintzan, subjektuen, lurraldeen eta borroken arteko aniztasuna: gizartea eraldatzeko artikulazioak
JARDUNALDIA

Hezkuntza-ekintzan, subjektuen, lurraldeen eta borroken arteko aniztasuna: gizartea eraldatzeko artikulazioak

Pastora Filigrana, Marta Malo eta Axel Rojas herri ijito eta indigenen eta mugimendu feministaren erresistentzia-istorioetan sortutako ezagutzaren eta emantzipazio ekintzen inguruan arituko dira. Haien arteko elkarrizketa 2023ko azaroaren 24an, 11: 00etan, Sarrikoko Zubiria Etxea Eraikinean (Bilbon) burutuko da.  

Jardunaldian Hegoak (UPV/EHU) sustatutako Articuldxs proiektuaren barruan kokatzen den ekintza baten parte da. Ekitaldia eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatzen du, eta izen-emateak ez du inolako kosturik.

Lekuak mugatuak dira eta, parte hartzeko, azaroaren 22an baino lehen izena eman behar da. Eman izena hemen.

Hizlariak

Pastora Filigrana García. Abokatu laboralista, sindikalista, feminista eta giza eskubideen aldeko aktibista. El Pueblo Gitano contra el sistema mundo, reflexiones desde una militancia feminista y anticapitalista liburuaren egilea, herri ijitoaren erresistentzia kontrahegemonikoa jorratzen duena.

Axel Rojas Martínez. Duela hogeri urte baino gehiago, Caucako Unibertsitateko Antropologia irakaslea da. Kultura anitzeko hezkuntzan espezializatua. Testimonios sobre las afectaciones del conflicto político armado a los pueblos indígenas que conforman el Consejo Regional Indígena del Cauca, liburaren egilea.

Marta Malo de Molina Bodelón. Itzultzaile eta ikertzaile (trans)feminista. Gayatri C. Spivak, Judith Butler, Silvia Federici edo bell hooks bezalako egileak editatu eta itzuli ditu. Bere grinarik handienak ikerketa-ekintza eta pedagogía herrikoia dira. Estamos para nosotras: siete tesis para una práctica radical de los cuidados liburuaren egilea.

Xehetasunak