Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Tania Martínez Portugalek (EHU) "Zer egiten du nire ikerketa feministak?" mintegia eman du Doktorego Programaren barruan

Data: 2025(e)ko Azaroak 27

Joan den azaroaren 6an “Zerk egiten du nire ikerketa feminista?” mintegia ospatu zen (Zubiria Etxea, Hegoa, EHU). Mintegia Tania Martínez Portugal Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakasle eta ikertzaile feministak eman zuen.

Mintegia Hegoa Institutuari atxikitako Garapenari buruzko Ikasketetak Doktoretza Programako ikasleei zuzenduta zegoen, baina interesa zuen pertsona oro parte hartzera gonbidatuta zegoen. Taniak ikerketa feministaren elementu nagusiak aurkeztu zituen, baita hauek gure ikerketan nola txertatu ere.

Ikuspegi feminista funtsezkoa da zientziarentzat, honek emakumeen ikuspegia era barneratzeko eta orain arte izan duen ikuspegi partzialera ez mugatzeko. Horretarako, Taniak hainbat tresna aurkeztu zizkigun, eta hainbat aholku eman zizkigun ikuspegi hori gure ikerketan txertatzeko. Aholku horiek emakumeak ikerketan barneratzeraz harago doaz, eta sistema heteropatriarkal, arrazista eta kolonialari aurre egitea dute helburu.

Jarduera hau Doktorego Programaren ikasleek antolatu zuten, formakuntza honen mintegien programazio orokorraren parte delarik, eta Hegoaren langileen laguntza jaso zuten.

Tania Martínez Portugalen mintegiaren grabaketa Hegoaren Multimedia webgunean argitaratuko da laster.

Garapenari buruzko Ikasketak Doktorego Programaren hurrengo mintegia abenduaren hasieran ospatuko da eta horretan programaren kide batzuek haien tesiaren zati bat aurkeztuko dute.