“Tesi aurrerapenak: bake eraikuntza”, mintegi berria Doktorego Programan (Bilbao, abenduak 10)
Nadia Balmacedak eta Tania Martínez Portugalek emandako mintegien ondoren, abenduaren 10ean beste saio bat ospatuko da Garapenari buruzko Ikasketak Doktorego Programaren esparruan, eta programako ikasleek beren ikerketaren zati bat aurkeztuko digute.
Joan den azaroaren 6an egindako bigarren mintegian, Tania Martínez Portugalek ikerkta feminista bat egiteko tip batzuk eman zizkigun. Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikertzaile feministak ikerketa feministaren ibilbidea aurkeztu zigun, eta nola ikuspegi feminista zientziarako funtsezko ikuspegia bihurtu den. Mintegiaren edukia laster egongo da eskuragarri Hegoa Multimedia orrialdean.
Mintegi berri honek, bestelako izaera bat dauka, programako hiru ikaskideek beren ikerketaren zatiren bat aurkeztuko digutelako. Aurkezpen guztien gaia bakea eraikitzea izango da, baina ikertzaile bakoitzak erronka desberdin bati helduko dio: bere jardueretan ikuspegi ekofeminista txertatzea, prozesu horietan justizia komunitarioak duen rola, eta testuinguru horietan elkarrizketa gertagaitzak sortzeko ekintzak. Mintegi honek, gainera, partekatzeko eta egindako aurkezpenen inguruan aritzeko espazioa izango du, bertaratutako pertsonen ikerketa aberasteko.
Jarduera hau doktorego-programako ikasleentzako mintegien programazio orokorraren barruan sartzen da. Horrela bada ere, gai honetan interesa duen edozein pertsona gonbidatuta dago parte hartzera.
Parte hartzeko, hurrengo galdetegia erantzutera gonbidatzen zaituztegu.
Xehetasunak
-
Hasiera data/ordua2025ko Abenduak 10, 17:00
-
Amaiera data/ordua2025ko Abenduak 10, 18:30
-
HerriaBilbao
Ekitaldiak
Berriak