Urrian hasiko da "Jakintzak hara-hona" dokumentala aurkezteko bira
AURKEZPENA

Urrian hasiko da "Jakintzak hara-hona" dokumentala aurkezteko bira

Urrian hasiko da Jakintzak hara-hona. Lankidetza Unibertsitatearen, komunitateen eta lurraldeen artean: lau esperientzia dokumentala aurkezteko bira. 

Ikus-entzunezkoak unibertsitatearen eta gizartearen artean antolatuta sortutako Unibertsitate Hedakuntza Kritikoaren (UHK) ekimenen ikaspenak berreskuratzen ditu, eta jakintza eta ekintza lurraldeei lotuta eraikitzeko zenbait modu erakusten ditu.

  • Euskara zaintza da: Hizkuntza eta Osasuna txirikordan, Gasteizen. Hizpide du osasun-arreta euskaraz jasotzeko eskubidea, eta horrek zerbitzuaren kalitatearekin duen lotura.

  • La fiebre del sol. Habitar el desierto en la crisis ecosocial (Eguzkiaren sukarra. Krisi ekosozialean basamortuan bizitzea). Tabernasko Basamortuko eskualdean (Almería), lurraldea megaproiektu fotovoltaikoetatik defendatzeaz aritzen da. Kaltetuen ahotsak ez ezik, era horretako proiektuen ondorioetatik lurraldea defendatzen ari direnen ahotsak ere biltzen ditu.

  • Hacer barrio: construyendo confianza y comunidad en San José Obrero (Auzoa egitea: San José Obreron, konfiantza eta komunitatea eraikitzen), Alcantarilla (Murtzia) herrian. Auzoan bultzatutako komunitate-partaidetzarako prozesu baten berri ematen du, haren bitartez premiak identifikatzeko eta auzotarren bizi-kalitatea hobetzen duten ekintzak sustatzeko.

  • Revela CM: hacer visible lo invisible (Revela CM: ikusezina ikusaraztea), Granadan. Bertan, paziente onkologikoak diren emakumeen esperientziak biltzen dira, baita gaixotasunarekin lotutako gizarte, lan eta ekonomia arloko eraginak ere, ikuspegi etnografiko feministatik, herritarren zientziako elkarlaneko prozesu baten barruan.

Proiektuarekin elkarlanean aritutako zenbait unibertsitate publikotan aurkeztuko dute, eta haren emanaldia izango da, orobat, La Casa Encendida (Madril) gunean. Topaketek dokumentala ezagutarazteko aukera emango dute, bai eta unibertsitateko nahiz gizarteko eragileekin bildutako esperientzien gaineko iritziak trukatzeko guneak sortzeko ere.

Aurkezteko bira

  • Urriak 19 · Leóngo Unibertsitatea

  • Urriak 21 · Zaragozako Unibertsitatea

  • Urriak 22 · Murtziako Unibertsitatea

  • Urriak 23 · Málagako Unibertsitatea

  • Urriak 26 · Granadako Unibertsitatea

  • Urriak 28   La Casa Encendida (Madril). Ezinbestekoa da izena ematea.

  • Urriak 30 · Euskal Herriko Unibertsitatea

  • Azaroak 3 · Valladolideko Unibertsitatea, Segoviako campusa

Bira jasota dago GJHak laguntzeko eta eraldaketa ekosozialerako jakintza-ekintza nabaria eraikitzeko Unibertsitate Hedakuntza Kritikoa proiektuaren komunikazio eraldatzaileko estrategian. Proiektuak Estatuko unibertsitate publikoak eta Latinoamerikako unibertsitateak hartzen ditu barne.

Xehetasunak

  • Hasiera data/ordua
    2026ko Urriak 19, 10:00
  • Amaiera data/ordua
    2026ko Azaroak 05, 19:00