Adimen artifiziala: boterea eta desberdintasun globalak
TOPAKETA

Adimen artifiziala: boterea eta desberdintasun globalak

Datorren urriaren 22an Zubiria Etxeko Gradu Aretoan, “Adimen artifiziala: boterea eta desberdintasun globalak”, Afrikako ahotsek begiratu eta ebaluatzen gaitzute topaketaren V. edizioa ospatuko da, Afrikaren Aldeko Taldearen eskutik.

Afrikaren Aldeko Taldea 2004an sortu zen. Gaur egun, Euskadiko 15 GGKEk osatzen dute, nazioarteko lankidetza eta gizarte eraldaketarako hezkuntzaren arloan lan egiten dutenak, Afrikako kontinentearekiko interesa eta bertan garapenerako lankidetzari buruzko esperientziak eta hausnarketak partekatuz.

2022tik aurrera Afrikako ahotsek begiratu eta ebaluatzen gaituzte urteroko topaketa antolatzen du. Euskadik sustatu eta finantzatutako lankidetza-proiektuen protagonistak Afrikako pertsonak, gizarteak eta erakundeak direla sinetsita sortu da ekimena. Beraz,  gure garapen-ereduak beren lurralde eta komunitateetan dituen ondorioak entzutea beharrezkoa da.

V . Topaketa Hegoarekin elkarlanean antolatu da, Garapena eta Nazioarteko Lankidetza eta Globalizazio eta Garapena masterren esparruan. 


Hizlariak:

  • Igor Calzada. EHUko Politika Publikoen eta Historia Ekonomikoaren Saileko Ekonomia, Gobernantza eta Kudeaketa Publikoko irakaslea eta Ikerbasqueko ikertzaile nagusia.
  • Ivy Karushi Akii. Gizarte-ekintzailea IAren eremuan, Kenya.

Dinamizatzailea:

  • Marcelle Mardon. Nazioarteko bideratzailea. IIEDeko ikertzailea.

Informazio gehiago: Usune Zuazo, usune_zuazo001@ehu.eus

-

Xehetasunak