Mugikortasunaren murrizketak Kolonbian. Kasu-azterketaren aurkezpena
Datorren urriaren 21ean aurkeztuko da Zubiria Etxeko Gradu Aretoan Kolonbiako mugikortasunaren murrizketei buruzko kasu ikerketa bat, Kolonbiako Acción contra el Hambre erakundeko Mateo Echeverryren eskutik.
Kolonbian, mugikortasunaren murrizketak gatazka armatuaren dinamiken forma nagusi bihurtu dira, eta eragin handiak izan dituzte biztanleria zibilak herrialdean duen elikadura-segurtasunean. Azterlan honen helburua mugikortasunaren murrizketen eta elikagaien segurtasunaren arteko harremana ikusaraztea da, baina baita gogoeta hori agenda nazionalean eta eragile instituzional, sozial eta humanitarioen agendan kokatzeko premia ere.
Mintegia Hegoak ematen dituen Garapen eta Nazioarteko Lankidetza eta Globalizazio eta Garapen masterren esparruan antolatzen da. Jarduera batez ere masterretako ikasleentzat da, baina interesa duten guztientzat ere zabalik dago, lekua bete arte.
Hizlariak:
- Karlos Pérez de Armiño, Hegoa (EHU)
- Matteo Echeverry, Acción contra el Hambre Colombia
Formato:
Bertaratzeko aukera (Zubiria Etxeko Gradu Aretoa, Sarriko, Bilbo) eta online, esteka honen bidez: https://ehutb.ehu.eus/canal1
Kontaktua:
Usune Zuazo, usune_zuazo001@ehu.eus
Laguntzaileak
Xehetasunak
-
Hasiera data/ordua2026ko Urriak 21, 12:30
-
Amaiera data/ordua2026ko Urriak 21, 14:00
-
HerriaBilbao
Ekitaldiak
Herria: Bartzelona
Berriak