Gatazka bortitzetan emakumeen egiarako, justiziarako eta erreparaziorako eskubideak: lorpenak, eztabaidak eta atzerapausoak
Datorren asteazkenean, abenduaren 2an, Feminismoei, Gatazkei eta Giza Eskubideei buruzko Prestakuntza Mintegi Iraunkorraren seigarren saioa ospatuko dugu Bilbon. Hegoa Institutuak antolatuta, oraingoan EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedrarekin elkarlanean.
Ekitaldi honen izenburua "Gatazka bortitzetan emakumeen egiarako, justiziarako eta erreparaziorako eskubideak: lorpenak, eztabaidak eta atzerapausoak" da. Bertan, Ana Lorena Delgadillo, NBEko Behartutako edo Nahi Gabeko Desagertzeari buruzko Lantaldeko kidearen, eta Adilia de Las Mercedes, giza eskubideen defentsan espezializatutako legelaria eta Asociación de Mujeres de Guatemala elkarteko zuzendariaren, parte-hartzea izango dugu.
Saio honetan, honako gai hauek landuko dira: gatazketan emakumeen eskubideak nazioartean babesteko egindako aurrerapauso esanguratsuenak; autoritarismoen hedapenaren egungo koiunturako gatazka-agertokiak, eta atzerapausoei aurre egiteko eta eskubideen arloan aurrera egiten jarraitzeko ekintza feministetarako proposamenak.
Mintegia abenduaren 2an izango da, 16:00etatik 18:30era, Hegoa Institutuaren egoitzan, Zubiria Etxeko Gradu Aretoan, Lehendakari Agirre etorbideko 81. zenbakian (Sarriko), Bilbon.
Informazio gehiago:
-
Izena emateko: https://forms.gle/aTaG5jkNcjdXu8h59
-
Edozein kontsulta egiteko: gloria_guzman@ehu.eus
-
Feminismoei, Gatazkei eta Giza Eskubideei buruzko Prestakuntza Mintegi Iraunkorrean sortutako podcast eta bideo-sorta entzun eta ikus dezakezu esteka honetan
Laguntzaileak
Erakunde finantzatzailea
Xehetasunak
-
Hasiera data/ordua2026ko Abenduak 02, 16:00
-
Amaiera data/ordua2026ko Abenduak 02, 18:30
-
HerriaBilbao
Ekitaldiak
Herria: online
Berriak