Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Nazioarteko Zuzenbidea gatazka armatuetan. Gogoetak, atzerakada patriarkalaren testuinguruan

Data: 2025(e)ko Azaroak 27

Joan den azaroaren 26an Nazioarteko Zuzenbidea gatazka armatuetan, atzerakada patriarkalaren testuinguruan: diagnostikoa eta proposamenak izeneko mintegia antolatu genuen Bilbon. Irantzu Mendia Hegoa Institutuko (EHU) zuzendariak moderatu zuen jarduera, eta zuzenbidean trebatutako hiru pertsonak hartu zuten parte: Ana María Palacios abokatu feminista eta Amarantas, Colectiva Feminista y Antirracista taldearen sortzaileetako bat; Mónica Alonso Mundubat Fundazioko nazioarteko koordinatzailea; eta Iker Zirion Hegoa elkarteko kidea.

35 pertsona baino gehiago bertaratu ziren mintegi honetara: graduondoko ikasleak, irakasleak, Euskadin bizi diren diasporak eta erbesteratuak, mugimendu feminista eta lankidetzako eta berdintasuneko erakunde publikoetako pertsonak. Giro parte-hartzaileak Nazioarteko Zuzenbidearen eta, zehazkiago, Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren eta Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidearen azterketa kritiko feministan sakontzen lagundu zuen.

Hau izan zen Hegoa Institutuak (EHU) antolatutako eta eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak lagundutako Feminismoei, Gatazkei eta Giza Eskubideei buruzko Prestakuntza Mintegi Iraunkorraren 2025eko hirugarren eta azken saioa. 2026an beste hiru saio aurreikusi dira, eta horien berri emango dizuegu.


Informacio gehiago:

Mintegi honetatik sortutako podcast sorta esteka honen bidez entzun dezakezu.

Argazkiak: 





-