
Nadia Balmacedak (Argentina) “Lurrarekin sendatu” mintegia eman zuen Garapenari buruzko Ikasketak Doktorego Programaren markoan
Irailaren 24an “Lurrarekin sendatu” mintegia egin genuen (Zubiria Etxea, Hegoa). Mintegia Nadia Balmacedaren esku egon zen, Kordobako Unibertsitate Nazionaleko (Argentina) doktoregai eta irakaslea.
Mintegian Hegoa Institutuari atxikitako Garapenari buruzko Ikasketak Doktorego Programaren ikasleei zuzenduta zegoen. Bertan, Nadia Balmacedak haren tesiaren aurkikuntza nagusien aurkeztu zituzten. Bere lana ikerketa-ekintza-partaidetza esperientzia izan zen eta bertan Argentinako sistema hegemoniko kapitalistaren alternatibak eraikitzen dituzten gizarte-, ingurumen- eta elikadura-erakundeek osatutako sare komunitarioak ezagutu zituen. Herrialde horretan, nekazaritza eredu nagusia commodity transgenikoen esportazioena da eta horri aurka egiteko ekoizleek, elaboratzaileek eta kontsumitzaileek sare gero eta zabalagoak ehuntzen dituzte. Sare hauek lege eta ordenantzen bidez fumigazio agrotoxikoak eta elikagai industrializatuak edo ultra-prozesatuak gelditzeaz gain, osasun koletiboa, pertsonala eta ingurumenekoa, eta ekonomia eta politika femeninoak indartzen dituzten elikadura-sistemak berrantolatzen dituzten.
Jarduera hau Doktorego Programaren ikasleek antolatu zuten, formakuntza honen mintegien programazio orokorraren parte delarik, eta Hegoaren langileen laguntza jaso zuten.
Nadia Balmacedaren mintegiaren grabaketa Hegoaren Multimedia webgunean argitaratuko da laster.
Garapenari buruzko Ikasketak Doktorego Programaren hurrengo mintegia azaroaren hasieran ospatuko da eta horretan metodologia kualitatibo feministak landuko dira.
Lotutako albisteak




