Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Euskal erakundeek 87 milioi euro inguru bideratu zituzten 2024an lankidetzarako eta elkartasunerako ekimenetara

Data: 2025(e)ko Irailak 26

2024an, garapenerako lankidetzako euskal erakunde publikoek 1.308 ekimen babestu zituzten 64 herrialdetan, baita Euskadin ere. Guztira, 86,88 milioi euro bideratu zituzten; hau da, 2023arekin alderatuta % 3,88 gehiago. Lagundutako ekimenak euskal 250 GGKEk eta herrialde pobretuetako 368 erakundek kudeatu zituzten. Zenbaki horien xehetasunak eskuragarri daude Euskal Lankidetza Publikoaren Atarian argitaratu berri den Euskal Lankidetza Zenbakitan 2024 txostenean.

Nabarmentzeko zenbait datu

Eskualdeei dagokionez, 2024an, kontinente amerikarrak funtsen % 51,77 jaso zituen, eta jarraian, Saharaz hegoaldeko Afrikak, % 25,95.

Euskal elkartasunaren hartzaile nagusiak Guatemala, Kolonbia, El Salvador, Peru eta Palestina izan ziren. Azken lurralde horretara bideratutako 3.134.795 milioi euroak, batez ere, ekintza humanitarioko eta larrialdiko ekimenetara bideratu ziren, erantzun solidario gisa, Nazio Batuen batzorde independente batek Israelgo Estatuak Gazako Zerrendako biztanle palestinarren aurka egindako genozidiotzat jotzen duenari. Era berean, Libanora bideratutako funtsak herrialdearen hegoaldean dauden errefuxiatu palestinarrei zuzendu zitzaien.

Euskadi seigarren diru-hartzailea izan zen, gizarte-eraldaketarako hezkuntza ekimenei esker. Horiek lagundutako ekimenen % 12,87 izan ziren, eta 11,18 milioi euro. Hezkuntza ekimen horien helburua euskal herritarrak sentsibilizatzea eta tokiko zein beste lurralde batzuetako errealitateekin konektatzea da.

Lankidetza publikoaren finantzatzaile nagusia Eusko Jaurlaritza izan zen, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren bidez funtsen % 71ren ekarpena egin baitzuen.

Bestalde, funtsen % 4,6 Palestinara zuzendu diren; batez ere, Gazako krisi humanitarioagatik. Guztira, 2.5 milioi euro zuzendu diren palestinar biztanleak babesteko ekintza humanitario eta emergentziarako proiektuetara.

Era berean, txostenak hirugarren urtez aztertzen du lankidetzako euskal erakunde publikoen 2030 Agendari egindako ekarpena. Garapen Jasangarrirako Helburuei (GJHri) egindako ekarpen nagusiak izan ziren genero berdintasunari −GJH 5, el % 29,85−, bakea, justizia eta erakunde sendoei −GHJ 16, ia % 19,26− eta kalitatezko hezkuntzari −GJH 4, el % 8,16−.  

Modalitateen arabera, ordaindutako 86,88 milioi euroetatik % 58,43 nazioarteko garapenerako lankidetzako ekimenetara bideratu ziren, eta % 20,80 ekintza humanitariora eta larrialdiko jardueretara krisi humanitarioan dauden biztanleei laguntzeko.

Gardentasunerako ekimen bateratua 

Euskal Lankidetza Publikoaren Ataria erakunde arteko ekimena da. Bertan, Eusko Jaurlaritzako eLankidetza-Garapenerako Lankidetzako Euskal Agentziak, hiru foru aldundiek, Euskadiko hiriburuetako udalek eta Euskal Fondoak parte hartzen dute, eta Euskal Unibertsitateko (UPV/EHUko) Hegoa Institutuko laguntza jasotzen du.

Tresna horri esker, zortzi erakundek babesten dituzten elkartasunerako ekimenak ezagutu daitezke; izan ere, horiek dira Euskadin garapenerako lankidetzako, ekintza humanitarioko eta larrialdietako eta gizarte-eraldaketarako hezkuntza jardueretara funts gehien bideratzen dituztenak.


Izenburua: La cooperación vasca en cifras 2024 / Euskal lankidetza zenbakitan 2024 / Basque development cooperation in figures 2024
Egilea: Portal de la Cooperación Pública Vasca / Euskal Lankidetza Publikoaren Ataria
Lekua eta data: Vitoria-Gasteiz, 2025 
Hizkuntzak: Español, euskera, inglés
Infografiak: Español (1 eta 2), euskera (1 eta 2)

Txosten hau Euskal Lankidetza Publikoaren Atarian eta Hegoako Liburutegi Digitalean irakur dezakezu.