
"EmantzipAkzioa: beste mundu posible batzuetarako teoria eta praktika kritikoak" on line prestakuntza
EmantzipAkzioa: beste mundu posible batzuetarako teoria eta praktika kritikoak on line prestakuntzaren bigarren edizioan izena emateko epea zabalik dago. Formakuntza, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Hegoa, Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuak eskaintzen du.
Ikastaroak 10 asteko iraupena izango du (50 ikasketa-ordu inguru) eta 2023ko urtarrilaren 30etik, martxoaren 9ra bitartean burutuko da. Ikastaroaren edukiak lau modulutan banatuko dira:
- Modulua: Garapenari buruzko diskurtsoen azterketa kritikoa
- Modulua: Postgarapena eta dekolonialitatea
- Modulua: Bestelako feminismoak eta bizitzaren iraunkortasuna
- Modulua: Iraunkortasun ekologikoa
On line ikastaroari buruzko informazio guztia (irakasleak, ikaskuntza-helburuak, metodologia, etab.) eskuragarri dago irakaskuntza-planean. Prestakuntza euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzen da.
Izena emateko epea 2023ko urtarrilaren 26ra arte egongo da zabalik. Inskripzioa eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatzen du, eta ez dakar inolako kosturik. Plazak mugatuak dira (25 pertsona) eta ikastaroa gainditzen dutenek aukerako 2 ECTS kreditu izango dute.
Izena emateko, sartu formularioan euskaraz edo gaztelaniaz.
Erakunde finantzatzailea
Xehetasunak
-
Hasiera data/ordua2023ko Urtarrilak 30, 00:00
-
Amaiera data/ordua2023ko Martxoak 09, 00:00
Ikastaroak

Herria: online

Herria: online

Herria: Donostia / San Sebastián
Berriak



