
Justizia trantsizional kritikoa eta feminista: giza-eskubideen urraketa larrien atzeko inpunitate patriarkalari aurre egiteko baliabideak
Helburua
Proiektu honen helburua da Euskadin bakearen eraikuntzari eta giza-eskubideei lotuta dauden euskal lankidetzaren eragileei, unibertsitatekoei eta mugimendu feministakoei beren baliabideak gehitzen laguntzea, emakumeek egiarako, justiziarako, erreparaziorako eta ez errepikatzeko bermerako eskubidea izatea ahalbidetuko duten praktikak bultzatzeko.
Deskribapena
Ekimen honen bitartez, baliabideak ematen zaizkie erakunde feministei, unibertsitateari, instituzioei eta lankidetzako GGKEei, baita bakearekin, giza-eskubideekin eta memoriarekin lotutako erakundeei eta instituzioei ere. Horrela, handitu egiten da beren ezagutza, analisi kritikoa eta hainbat ekintza egiteko gaitasuna –giza-eskubideak larri urratzen diren testuinguruetan, hala nola gatazka armatuetan eta indarkeria politikoak eragindakoetan, emakumeek egiarako, justiziarako, erreparaziorako eta ez errepikatzeko bermerako eskubidea izatea ahalbidetzearen aldeko ekintzak, betiere ikuspuntu kritiko eta feministatik–. Horretarako jarraitzen dira honako estrategia hauek: a) genero ikuspegia aplikatzen duen justizia trantsizionalaren mekanismoei buruzko baliabide teorikoak bultzatzen dituen ikerketa estrategia; b) egindako ikerketen ikasketaren identifikazioa erraztuko duen prestakuntza eta sentsibilizazio estrategia; eta c) genero adierazleen sistema eraikitzearen bitartez egindako eragin politikoaren estrategia, proiektuaren gaian diseinua eta politika publikoen jarraipena sendotzeko, euskal kasuan ondorioa izanez.
Proiektu honen inguruan egindako argitalpenak:
Genero-ikuspegia egiaren batzordeetan: Latinoamerikako eta Afrikako esperientziakDosierra: Eskubide ekonomiko, sozial, kultural eta ingurumenekoen babesa gatazka armatuetan. Nazioarteko eta genero-ikuspegia
Dosierra: Sexu-indarkeriaren aurreko babesa gatazka armatuetan. Nazioarteko tresna juridikoak eta haien aplikazioa
Dokumentalaren Gida Didaktikoa Askotarko Ahotsak: Emakumeen estrategiak memoria eta justiziaren alde Guatemalan
Generoko Adierazle-Sistemaren proposamena, bakearen, giza eskubideen eta memoriaren euskal politika publikoak diseinatu eta haien jarraipena egiteko.
Xehetasunak
-
Iraupena12/2018 - 12/2020
-
HerriakEuskadi, Guatemala, Colombia, Perú, El Salvador, Sahara Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD), República Democrática del Congo, Kosovo
-
EgoeraZabalik
Taldea

Laguntzaileak
Erakunde finantzatzailea
Ekitaldiak




Herria: Euskadi