Kolonbiako Egiaren Batzordearen Azken Txostenaren aurkezpena Europan
Egia, Justizia, Erreparazio eta Ez Errepikatzeko Sistema Integralaren esparruan Kolonbiako gatazka armatuaren kausak, erantzukizunak eta ondorioak hiru urtez ikertu ondoren, Kolonbiako Egiaren Batzordearen Azken Txostena Euskadin aurkeztuko dugu Europa osoarentzat.
Azken Txostenak, Egiaren Batzordeen historian lehen aldiz, Erbesteari buruzko kapitulu bat du. Horretan, giza eskubideen eta Nazioarte Zuzenbide Humanitarioaren urraketa gisa aztertzen dute Erbestea eta milaka pertsona beste herrialde batzuetara migratzera behartu dituen indarkeriaren dimentsioak, kausak eta patroiak aurkezten dituzte. Gainera, pertsona horiek pairatzen dituzten ondorioak eta inpaktuak eta “errautsetatik” sortu behar izan duten erresistentzia ere erakusten dituzte, Carlos Martin Beristain ordezkariak azaltzen duen bezala.
Kolonbiako Egia Argitzeko Batzordeak, Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren, Hegoa Institutuaren, Kolonbia Mahaiaren(1) eta Euskadiko Nodoaren(2) laguntzarekin Batzordearen lanaren alde, gonbidatzen du Kolonbiako Egiaren Batzordearen Azken Txostena Europan aurkezteko ekitaldira, Bilbon uztailaren 6an, baita Del otro lado dokumentalaren aurkezpenera ere, uztailaren 5ean.
Uztailak 6, asteazkena
Lekua: Bizkaia Aretoa, Mitxelena entzunaretoa. Abandoibarra 3Bertaratzeko asmoa baieztatu: informecev@hegoa.info
15:30 Akreditazioa
16:00 Irekiera
16:10 Azken Txostenaren aurkezpena Carlos Martin Beristain eta Alejandro Valencia ordezkarien eskutik
17:00 Txostenaren entrega ofiziala
17:15 Erbestearekin konektatuz. María Ubilerma Sanabriaren monologoa: Las madres de Soacha
17:30 Kapituluaren aurkezpena: Las verdades del Exilio: La Colombia fuera de Colombia. Carlos Martín Beristain ordezkaria testigantza emaileekin solasean
18:30 Kolonbia aurrera. Esku-hartze artistikoa: Valentina Parra Delgadillo (Mono Nuñez 2017 Jaialdiaren irabazlea)
19:00 Itxiera eta aperitiboa
Xehetasunak
-
Hasiera data/ordua2022ko Uztailak 06, 15:30
-
Amaiera data/ordua2022ko Uztailak 06, 20:30
-
HerriaBilbao
Ekitaldiak
Herria: Euskadi