"Del otro lado. Diario de un secuestro" filmaren aurkezpena eta proiekzioa
Del otro lado. Diario de un secuestro Iván Guarnizok zuzendu eta Jorge Caballerok ekoitzitako filma da. Kolonbiako gatazkari buruzko narratiba aldatzea proposatzen du, adiskidetzea muinean jarriz.
Film honek, zuzendariak berak azaltzen duenez, ulertu nahi du “herrialdearen historiak ez duela zertan izan bi bandoren historia, talde armatuen arteko liskarra edo beren sinesmenak indarkeriara eramaten dituzten pertsonen arteko gatazka ideologikoa”. Era berean, pentsarazten digu "beste Kolonbia bat posible ote den, hainbat eragilek sortutako minak eta bidegabekeriak gorabehera".
Jarduera hau Bilbon uztailaren 5ean egingo da, Kolonbiako Egiaren Batzordearen Azken Txostenaren Aurkezpenaren bezperan.
Uztailak 5, asteazkena
Lekua: Golem Alhóndiga Auditorioa
Sarrera librea auditorioa bete arte
18:00 Del otro lado filmaren aurkezpena eta proiekzioa
19:40 Foroa: Iván Guarnizo, Jairo Guarnizo, Güérima (FARC-EPren borrokalari ohia, bake akordioaren sinatzailea)
Moderatzailea: Carlos Martín Beristain (Kolonbiako Egiaren Batzordea)
Xehetasunak
-
Hasiera data/ordua2022ko Uztailak 05, 18:00
-
Amaiera data/ordua2022ko Uztailak 05, 20:30
-
HerriaBilbao
Ekitaldiak
Herria: Euskadi