Nazioarteko Lankidetza eta Hezkuntza Askatzailea (online)
Nazioarteko Lankidetza eta Hezkuntza Askatzailea Etengabeko Prestakuntzako Masterra (online) EHUk eskainitako berezko titulua da eta aurrez aurrezko programetara joan ezin duten ikasleei zuzenduta dago. Lankidetzarekin eta/edo hezkuntzarekin lotutako eta gizarte ekintzaren inguruko arloetako pertsonen gaitasun profesionala hobetzera bideratzen da.
Etengabeko prestakuntzako master honek 60 kreditu ditu, eta horietatik 54 nahitaezko 12 irakasgaiei dagozkie. Beste 6 kredituak lortzen dira Master Amaierako Lanaren (MAL) bidez. Modulu formatuan egin daiteke: 6 irakasgairekin Unibertsitate Espezializazioko titulua lor daiteke.
-
Nazioarteko Lankidetza espezializazioak lankidetza horren inguruan kritikoki pentsatzen laguntzen die edozein arlotako profesionalei. Abiapuntu harturik globalizazio neoliberala, nazioarteko gatazkak eta garapena bezalako gaiak, helburua da lankidetzako politikak, eragileak eta tresnak aztertzea, ikuspegi feminista, ekosozial eta intersekzional batetik, eta bizitzaren jasangarritasuna, justizia globala eta herritarren parte-hartzea xede duten jardunbideak sustatzea.
-
Hezkuntza Askatzailea espezializazioak, aldiz, bereziki hezkuntza formalean eta ez-formalean dihardutenei —baina ez horiei bakarrik— lagun diezaieke euren burua mundua eraldatzeko modu berrietan trebatzen eta sentsibilizatzen. Hezkuntza jardunetik abiatuta, begirada kritiko bat proposatzen du, Ikerketa - Ekintza Partehartzailea bezalako metodologietan oinarrituta, eta teknologiak erabilita justizia sozialaren eta hezkidetzaren alde. Hainbat gai jorratzen ditu: elikadura subiranotasuna, hirigintza feminista, gorpuztasuna espazio politiko gisa eta komunikazioa gizarte tresna gisa.
-
Edozein gradutako titulu edo titulu baliokide (diplomatura, lizentziatura, ingeniaritza, arkitektura).
-
Ikasleak hautatzean, kontuan hartzen dira espediente akademikoa, hizkuntzak, motibazio gutuna eta esperientzia profesionala. Dagokion tituluarekin batera, ezinbestekoa da aurkeztea curriculuma eta merituen egiaztagiriak.
-
Atzerriko ikasleek gaztelania menderatu behar dute, hitzez nahiz idatziz.
METODOLOGIA
Irakasgaiak gaien arabera banatuta daude. Gai batzuek irakurketa nagusi bat edo gehiago dituzte; beste batzuek, aldiz, irakurketa osagarriak. Gaiei buruzko analisi eta iruzkin lanak egin behar dira, irakasgai bakoitzaren ardura duten irakasleen jarraibideen arabera.
Gainera, unitatean landutakoan sakontzeko, gaiek estekak dituzte Interneteko orri espezializatuetara, nazioarteko erakunde eta instituzioen informazioa lortzeko eta gai bakoitzean adituak diren pertsonen artikulu akademikoak eta iritzi artikuluak eskuratzeko.
EBALUAZIOA
Masterraren ebaluazio sistema etengabeko ebaluazioa da, online ikastaroetan ohikoa den bezala, eta, logikoa den bezala, ikastaro ez-presentzialen ezaugarrietara egokitzen da. Alde horretatik, masterraren ebaluazioak atal hauek ditu:
-
Ikasleek gai bakoitzean gomendatutako testu nagusiak eta osagarriak irakurri behar dituzte, eta horietako bakoitzean eskatzen diren ebaluazio eta kontrol ariketak egin.
-
Irakasgai bakoitzean proposatutako eztabaida foroetan parte hartu behar dute, nahitaez, irakasleak eztabaidagai diren gaien inguruko parte-hartzea eta ezagutza baloratu eta ebaluatzeko.
-
Ikasleek moduluaren edo masterraren amaierako ikerketa lan bat egin behar dute. Lan horri 3 edo 6 kreditu dagozkio, hurrenez hurren, eta lana egiteko orientabide egokiak emango zaizkie. Lana egitea ezinbesteko baldintza da titulua eskuratzeko.
Titulua lortzeko, gutxienez kredituen % 85 gainditu behar dira, amaierako lana barne.
TITULU HAU AUKERATZEKO ARRAZOIAK
-
Gizarte eraldaketarako behar diren tresnak eskuratuko dituzu.
-
Egungo testuinguruaren azterketa kritikoa egiteko gaitasuna izango duzu.
-
Masterra malgua da, eta beste lan batzuekin uztar daiteke, online egiten baita osorik.
-
Unibertsitateko irakasleak eta gizarte kolektiboetako adituak ditugu.
-
Curriculumetik kanpoko praktikak egiteko aukera dago, hainbat erakundetan (erakundearen aukeren arabera).
IRTEERA PROFESIONALAK
Gobernuz kanpoko erakundeak, administrazio publikoak, hezkuntza erakundeak (formalak eta ez-formalak), elkarteak eta gizarte mugimenduak.
Programa*
MÓDULO 1: Cooperación internacional
- La globalización económica y sus impulsoras.
- Las consecuencias económicas de la globalización.
- (Des)orden monetario internacional.
- Las crisis financieras: la Gran Recesión.
Profesorado:
- Elena Martínez Tola
- Juan Barredo
- El desarrollo como crecimiento: de los orígenes al consenso de Washington.
- El desarrollo y las capacidades: Desarrollo Humano.
- El desarrollo y la sostenibilidad.
- Los retos de la cooperación al desarrollo en el marco de la Agenda 2030.
Profesorado:
- Andrés Herrera
- Iker Etxano
- Feminismo y equidad de género en la cooperación.
- Género, conflictos armados y construcción de paz y resistencias feministas.
Profesorado:
- Sheida Besozzi
- Itziar Mujika Chao
- Crisis multidimensional y transición ecosocial.
- Decrecimiento ecofeminista para el buen convivir.
- Amaia Pérez Orozco
- Políticas de cooperación internacional.
- Agentes de cooperación internacional.
- Instrumentos de cooperación internacional.
- Alternativas a la crisis de la cooperación internacional.
Profesorado:
- Irati Labaien
- María Viadero
- Aportes teóricos sobre la participación democrática y las interacciones público- privadas desde el enfoque de capacidades.
- Nuevas categorías, conceptos y herramientas para ir construyendo una revisión crítica de la democracia y la toma de decisiones.
- Profundización democrática y perspectiva feminista: participación, deliberación y dominación.
- Propuestas para las innovaciones democráticas feministas.
- Jokin Alberdi
- Jone Martínez
MÓDULO 2: Educación emancipadora
- Fundamentos y aplicaciones de la Investigación Acción Participativa.
- Del qué hay de lo mío al qué hay de lo nuestro: técnicas para la planificación estratégica.
- Igor Ahedo Gurrutxaga
- Educación para el Desarrollo. Origen y evolución.
- Educación para la Ciudadanía global.
- Las traducciones pedagógicas del capitalismo. Análisis de los discursos educativos para la reproducción.
- Pedagogías críticas. Teorías y prácticas para una Educación Emancipadora.
Profesorado:
- Amaia del Río.
- Juanjo Celorio.
- Ciencia y Tecnología: una mirada desde el Desarrollo Humano y la Transformación Social.
- Educación STEAM (Ciencia, Tecnología, Ingeniería, Arte y Matemáticas) desde un enfoque coeducativo.
Profesorado:
- Joseba Sainz de Murieta
- Unai Villena Camarero
- El reconocimiento del sujeto. Qué culturas y qué saberes. Conocimiento construido entre cosmovisiones y discursos.
- La relación didáctica como construcción de situaciones, como viaje y como búsqueda.
- La pedagogía de la participación.
- Procesos grupales. El aprendizaje cooperativo.
Profesorado:
- Diana Granados
- Miguel Ángel Esquembre González
- La corporalidad de la vida humana. Interdependencia e indivisibilidad de los derechos humanos.
- El cuerpo en la educación emancipadora.
- (Pr)esencia del cuerpo y emociones en la educación emancipadora.
Profesorado:
- Aimar Rubio
- Rakel Oion
- Educación en el medio rural: el papel de la formación agraria y el desarrollo rural y la apertura conceptual de los estudios urbanos.
- Soberanía alimentaria: pilares y prácticas. Experiencias de formación agraria crítica.
- La tríada espacio urbano, espacio social y espacio cercano. La crisis de los 70.
- Producción social del espacio y reproducción espacial de la sociedad. Consecuencias y desafíos para la vida urbana moderna.
Profesorado:
- David Gallar
- Josefina Roco
- La comunicación en la era de la convergencia de medios. Papel sociopolítico de los social media.
- Nuevos y viejos medios para una educación emancipadora.
- Queli Fueyo
MÁSTER
El trabajo de investigación servirá para que el alumnado puede aplicar el conocimiento, adquirido a lo largo de todo el curso, en la investigación de un tema relacionado con las materias impartidas, así como para poder evaluar el grado de conocimiento, la capacidad investigadora y el dominio de los instrumentos que requiere un curso de estas características.
Más información
Si quieres saber más sobre el máster, visita su página en la web de la EHU. Para preinscribirte, accede a la plataforma online de preinscripción.
Xehetasunak
-
Ikasleak, gehienez25
Zuzendaritza
Informazio gehiago