
Elena Martínez-Tola
Irakasle ikerlaria
Ibilbidea
Ekonomian lizentziatua eta doktorea da UPV/EHUn. Gaur egun, irakasle agregatua da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Bizkaiko Campusean irakasten du. Ekonomia eta Enpresa Fakultatean dihardu, Ekonomia Graduan, eta bertan irakasten ditu Lurralde Plangintza eta Antolakuntza eta Eskualde Ekonomia irakasgaiak. Era berean, masterrean irakasten du, Munduko ekonomia sistemaren egitura eta dinamika eta Lurralde eta hiri politika irakasgaietan.
Gaiak
Lan merkatua, Generoa, Hiri ekonomia, Nazioarteko harremanak, Nazioarteko lankidetza, Emakumea eta Garapena, Berdintasuna