Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Maitane Campos Sainz

Maitane Campos Sainz

Prestakuntza

“Ogia nahi dugu, baina arrosak ere bai”

“Ogia nahi dugu, baina arrosak ere bai”

Ibilbidea

Kimikan graduatua eta Nazioarteko Lankidetza eta Hezkuntza Emantzipatzailean zein Ikasketa Feminista eta Genero Ikasketetan tituluduna, biak Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) egindakoak. Ingeniaritza Solidarioa saria jaso zuen “Ura eta saneamendua giza eskubide gisa: ikuspegi feminista eta garapen humanoaren gakoak nazioarteko lankidetzaren testuinguruan, El Rodeo baserrian (El Salvador)” izeneko lanagatik. Gaur egun, Gizarte Hezkuntzako Graduko 4. maila ikasten ari da UNEDen.

Mugimendu feministako eta oinarri kristau eta langile sustraiko mugimenduetako militantea da. JEC gazte-ikasle mugimenduko Idazkari Nagusia eta Ekonomiako arduraduna. Boluntario internazionala izan da Quibdón (Kolonbia), eta nazioarteko lankidetzako proiektuen teknikaria Bolivian eta Perun.

Gaur egun, Hegoa Institutuko Prestakuntza eta Irakaskuntza Arloko teknikaria da, non Nazioarteko Lankidetza eta Hezkuntza Emantzipatzaileari buruzko online Masterraren koordinazio teknikoaz, bai eta Garapen Ikasketetako Doktoretza Programaren koordinazioaz ere arduratzen den.

Kontaktua