Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Garapenerako Lankidetzari buruzko Prestakuntzako XV. Oinarrizko Gelako Jardunaldiak
JARDUNALDIA

Garapenerako Lankidetzari buruzko Prestakuntzako XV. Oinarrizko Gelako Jardunaldiak

Santanderreko Udalak antolatutako Garapenerako Lankidetzari buruzko Prestakuntzako XV. Oinarrizko Gelako Jardunaldiak Inmigrazio eta Garapenerako Lankidetza Zinegotzigoaren udal politiken esparruan kokatzen dira. Zinegotzigo horren helburuen artean Garapenerako Lankidetzaren arloko sentsibilizazioa eta prestakuntza aurkitzen ditugu, OICOS Santanderreko Gizarteratze eta Gizarte Lankidetza Bulegoaren bitartez.

Jardunaldien prestakuntza-programa, XV. edizio honetan, UPV/EHUko Hegoa Institutuak ematen du, eta honako hau da:

  • Asteartean, azaroak 21, 18:30ean. Zientzia eta Teknologia, Giza Garapenaren eta Gizarte Eraldaketaren ikuspegitik (Unai Villena)
  • Ostegunean, azaroak 23, 18:30ean. Maskulinitateak, ekintza humanitarioa eta garapenerako lankidetza (Iker Zirion)
  • Asteartean, azaroak 28, 16:00etatik 20:00etara. Proiektuen formulaziorako generoko tresnak eta adierazleak, hasierako maila (Izaskun Bengoechea)
  • Astelehenean, abenduak 4, 18:30ean. Mendebaldeko Saharako emakumeen giza eskubideei buruko prestakuntza eta sentsibilizazioa. Insumisas dokumentala (Jadiyetu El Mohtar, saharar ordezkaria Madrilen, eta Tatiana Montenegro, Hegoako kidea).

Tokia: Centro Cívico Tabacalera, Santander.

Informazio gehiago: Oficina de Integración y Cooperación Social de Santander (OICOS) / cooperacion@ayto-santander.es / 942 203 173

Oharra: Azaroaren 28ko prestakuntzan parte hartzeko, izena posta elektronikoz eman beharra dago.

Xehetasunak

  • Hasiera data/ordua
    2023ko Azaroak 21, 18:30
  • Amaiera data/ordua
    2023ko Abenduak 04, 20:00
  • Herria
    Santander