Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Sarai Martin Ruiz

Koordinatzaile nagusia

“Internazionalismoa eta nazioarteko elkartasuna printzipio osagarriak eta oinarria dira, bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa den mundua lortzeko. Bi jarduketok feminismoaren eta justizia klimatikoaren eskutik joan behar dira. Bizi-ibilbide honetan, ikaskuntza pertsonal zein profesional asko daramatzat, eta, haien bidez, mundu bidezkoagoa lortzeko erronkan ekarpenak egiten jarraituko dudalakoan nago”

“Internazionalismoa eta nazioarteko elkartasuna printzipio osagarriak eta oinarria dira, bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa den mundua lortzeko. Bi jarduketok feminismoaren eta justizia klimatikoaren eskutik joan behar dira. Bizi-ibilbide honetan, ikaskuntza pertsonal zein profesional asko daramatzat, eta, haien bidez, mundu bidezkoagoa lortzeko erronkan ekarpenak egiten jarraituko dudalakoan nago”

Lan-ibilbidea

Politika eta Administrazio Zientzietako (EHU) eta Antropologia Sozial eta Kulturaleko (UHUN) lizentziaduna. Feminismo eta Generoko Ikaskuntzetako masterduna (EHU); Proiektuek Ingurumenean duten Eraginaren Ebaluazioko graduondoa (Kolonbiako Jorge Tadeo Lozano Unibertsitatea); Genero eta Garapeneko masterduna (UCM); eta Nazioarteko Lankidetza eta Garapeneko masterduna (EHU).

25 urtetik gorako esperientzia dauka nazioarteko lankidetzaren eta herritartasun globalerako hezkuntzaren arloko proiektuak, programak eta hitzarmenak zehazten, kudeatzen eta betearazten. Urte horietan, zenbait lekutako taldeen koordinatzailea eta kudeatzailea izan da, baita zenbait zuzendaritza-batzordetako eta patronatutako kidea ere. Generoko nahiz feminismoetako erreferentea eta funtsezko eragilea izan da zenbait erakundetan. Era berean, zenbait erakundetan lan egin du; esate baterako, Mundubat Fundazioa (2013-2025), Félix Baltistán Fundazioa (2011-2013), AECID Kolonbia (2006-2008), UNESCO Yakarta-Indonesia (2004-2006) eta Dominikar Errepublikako Casa Abierta Erakundea (2022). 2012. eta 2013. urteetan, nazioarteko aholkularitzako zenbait lan egin zituen EBrentzat, zenbait udalentzat, AECIDentzat eta UNESCOrentzat, besteak beste. 2009tik 2011ra, Berdintasuneko eta Immigrazioko teknikaria izan da zenbait udaletan, Bermeon eta Ugao-Miraballesen, esaterako, baita Tekniker Teknologia eta Ikerketa Zentroko langilea ere.

Horrez gain, Hegoa Institutuan ere lan egin zuen 2008an, baita zenbait epealditan ere, 2009tik 2011ra arte. 2025eko ekainaz geroztik, erakunde horretako koordinatzaile nagusia ere bada.

Boluntario moduan eta bete-betean parte hartu du zenbait erakundetan; esate baterako, Parekide Elkartea, Zehar-Errefuxiatuekin eta tokian tokiko nahiz maila globaleko zenbait mugimendu internazionalista eta feminista. Generoari, feminismoei eta nazioarteko lankidetzari buruzko zenbait argitalpen eta artikulu ere egin ditu.

Gaiak

Nazioarteko lankidetza, generoa eta feminismoak; herritartasun globalerako hezkuntza; proiektuko zikloaren kudeaketa; migrazioak; eta ingurumenaren jasangarritasuna

Kontaktua