Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Andrea Rey López

Andrea Rey López

Gizarte aldaketarako hezkuntza

Ibilbidea

Filosofia eta Soziologian lizentziatua Paris IV-Sorbonne Unibertsitatean. EHESSko Soziologiako Masterra (Frantzia) eta Memoria kolektiboak, Giza Eskubideak eta erresistentziak CLACSOko graduondokoa

Halaber, prestakuntza osagarria jaso du honako gai hauetan: pertsona defendatzaileen babes integrala, erauzketa-ereduak eta komunitate-erresistentziak, indarkeria patriarkalei aurre egiteko jarduerak, lekualdatze behartuak, generoa, gatazka eta bakea, eta genero-ikuspegia eta zaintzak ardatz dituen gizarte eraldaketarako hezkuntza.

Frantzia, Peru, Kurdistan, Guatemala eta Sahara Arabiar Errepublika Demokratikoan (RASD) gizarte-erakunde ezberdinetako kide izan da, nazioarteko lankidetzan eta hezkuntza eraldatzailean lan eginez. Euskal Herrian, Mundubat Fundazioarekin (2022–2025) aritu da elkarlanean, eta gaur egun Hegoa Institutuko Hezkuntza Taldeko kidea da.

Sare feminista internazionalistetan parte hartu du, ikuspegi intersekzionalarekin eta sexu eta genero aniztasun ikuspegiarekin. Bere interes nagusiak dira hezkuntza herritarraren eta haren epistemologia kritikoen garapena, ekonomia feminista emantzipatzailea, zaintzen eta bizitzaren iraunkortasuna, eta lurraren, gorputzen eta lurraldeen defentsa, Bizitza Ona eta memoria kolektiboa sustatzeko funtsezko elementu gisa.


Gaiak

Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza, Feminismoak, Ekonomia feminista, Sexu eta genero aniztasuna, Herri hezkuntza, Intersekzionalitatea, Epistemologia Feministak, Garapenerako lankidetza, Giza eskubideak, Elikadura burujabetza

Kontaktua

Proiektuak

Ekitaldiak

Kontrahegemoniatik ikertu. Orainaldi-etorkizun emantzipatzaileak eraikitzen dituen memoria
Jardunaldia
Kontrahegemoniatik ikertu. Orainaldi-etorkizun emantzipatzaileak eraikitzen dituen memoria
Data: 2025(e)ko Azaroak 20

Herria: Vitoria-Gasteiz