Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
buruzko Ikasketa Institutua

Raquel García Sedano

Raquel García Sedano

Aholkularitza eta proiektuen teknikaria

“Pertsonen, herrien, lurraldeen eta herrialdeen arteko berdintasunean oinarritutako lankidetza da amildegitik salba gaitzakeen harreman mota bakarra”

“Pertsonen, herrien, lurraldeen eta herrialdeen arteko berdintasunean oinarritutako lankidetza da amildegitik salba gaitzakeen harreman mota bakarra”

Ibilbidea 

Gizarte Hezkuntzan graduatua Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Genero Berdintasunean eta Politika Publikoen Ebaluazioan masterra egina. Genero Ikasketa Diziplinartekoetan doktorea Jaume I Unibertsitatean, cum laude aipamenarekin.

Bilbon esku-hartze sozialean zenbait urtez lan egin ondoren, nazioarteko lankidetzan hasi zen, Latinoamerikan egindako sentsibilizazio- eta boluntariotza-programen bidez. Bere ibilbidea Guatemalara estuki lotuta dago; bertan 19 urtez bizi izan zen, eta hainbat arlotan lan egin zuen: Guatemalako Irrati Hezkuntzako Institutuan, Rafael Landívar Unibertsitatean Gizarte Laneko eta Nazioarteko Harremanetako irakasle gisa, eta genero-indarkeriaren aurkako eta emakume indigenen zein landa-eremuko emakumeen ahalduntze politikorako prozesuak laguntzen, Nazioarteko Elkartasuna – Solidaridad Internacional erakundearen bidez, euskal eta Espainiako lankidetzaren babesarekin.

Horrez gain, Guatemalan hezkuntzarekin lotutako proiektu eta ekimen askotan parte hartu du, hezkuntza formal eta ez-formalerako material didaktikoa lantzen barne.

Esperientzia zabala du programen eta proiektuen ebaluazioan, baita genero-indarkeriari eta berdintasunerako hezkuntzari buruzko ikerketa sozial kualitatiboan ere, ikuspegi kritikoak eta metodologia parte-hartzaileak aplikatuz.

Gaiak

Generoa, Berdintasuna, Hezkuntza, Lankidetza, Ebaluazioa

Kontaktua