
Alfonso Dubois
Ibilbidea
Gaur egun erretiratuta nago eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) ohorezko irakasle lankidea naiz. Hogei urte baino gehiagoz Garapenaren Ekonomia eta Nazioarteko Ekonomia irakasgaiak eman ditut. Hegoa Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuko presidentea izan naiz 1996tik 2010era. Laurogeiko hamarkadan Boliviako Giza Eskubideen Asanbladako idazkari exekutiboa izan nintzen, baita Ikerketa Ekonomiko eta Sozialen Eskualdeko Koordinakundeko (CRIES) ikertzailea eta Nikaraguako Pensamiento Propio aldizkariko zuzendaria ere. Nire jarduera garapenerako nazioarteko lankidetzarekin lotuta egon da, eta GGKEen Estatuko eta Euskadiko Koordinakundeetako eta Garapenerako Lankidetzaren Kalitatearen aldeko Profesionalen Elkarteko (ACADE) zuzendaritzetako kide izan naiz.
Gaiak
Giza garapena, Pobrezia, Garapenerako lankidetza, Garapenaren teoriak, Ekitatea, Ekonomia soziala, Ekonomia solidarioa, Gaitasunak sortzea, Tokiko giza garapena, Gobernuz kanpoko lankidetza