
DOKTORE-TESIA
Zaurgarritasun Ibilbideetan Balantzaka: Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren argi-ilunak
-
Aiala Elorrieta Agirre
Doktorego tesi honetan gizarte bazterkeriaren bideetara gerturatu gara, zaurgarritasun istorioak nola perfilatzen diren aztertu asmoz. Zehazki, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) jasotzen duten hamazortzi pertsonari burututako sakoneko elkarrizketetan oinarritu gara eta kontakizun hauei heldu diegu zaurgarritasunak har ditzakeen itxura anitzak behatzeko.
Ikerketaren emaitza nagusi gisa, bazterkeria faktoreek eta esparruek elkarren artean kateatzeko dauzkaten era amaigabeen artean, bi eredu nagusi nabarmendu dira: eredu batean euskarri izan daitekeen elementua hutsune nabaria izan daiteke bigarrenean.
Antzeko tesiak
-
La Cooperación Internacional ante un contexto global de cambios profundos: Una mirada al caso vasco
2019
-
Ignacio Martínez Martínez
-
Tesiaren zuzendaritza
-
Mikel Zurbano
-
Mertxe Larrañaga
Irakasle ikerlaria
Ikerketa ildoak
Gizarte-bazterketa, pobrezia eta desberdintasuna