Maider Elortegui Uriarte

Maider Elortegui Uriarte

Gizarte aldaketarako hezkuntza

Ibilbidea

Kazetaritzan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), eta Mexikoko Universidad Nacional Autónoma de Méxicon (UNAM) Latinoamerikako Ikasketetan masterra eta doktoretza. Bere ibilbide profesionala Mexikon garatu du, hemezortzi urtez ikerketa akademikoa, irakaskuntza eta antolakuntza soziala uztartuz.

Ikerketa-egonaldiak egin zituen Boliviako Universidad Mayor de San Andreseko Garapen Zientzien Graduondoko Programan (CIDES-UMSA), eta Mexikoko hezkuntza herrikoi eta komunitarioarekin lotutako irakasle-mugimenduekin eta autonomia prozesuekin kolaboratu zuen. Era berean, irakaskuntza lanak egin zituen Centro de Cooperación Regional para la Educación de Adultos en América Latina y el Cariben (CREFAL), eta desberdintasun testuinguruetan goi-mailako hezkuntza publikoko programak ezartzeko koordinatzaile akademiko lantaldeetan parte hartu zuen.

Bere lanek memoria, herri hezkuntza eta komunitarioa, hezkuntza politikak, landa eremuko irakasle-eskolak eta Latinoamerikako lurralde sareak jorratu dute, bereziki Mexiko eta Bolivia ardatz hartuta. Hegoako Globalizazioa eta Garapena masterran egin ditu ikasketak, eta bere lanak Mesoamerikako eta Amazoniako lurraldeko emakume defendatzaileen artikulazioak aztertzen ditu, dinamika (neo)estraktibistan aurrean, hezkuntza herrikoia, lurraldeko epistemologiak eta Latinoamerikako feminismoak uztartzen dituen ikuspegiak aztertu ditu.

Gaiak

Herri hezkuntza eta komunitarioa, landa eremuko irakasle-eskolak, hezkuntza politikak, irakasle eta giza mugimenduak, autonomiak, lurraldea, memoria, epistemologiak, Bolivia, Mexiko, Latinoamerikako Ikasketak

Ekitaldiak