Unibertsitate kritiko eta eraldatzaileari buruzko lehen lurralde topaketarako izen-ematea zabalik dago
2026ko irailaren 18an Zubiria Etxean (Sarriko, Bilbo) “Unibertsitate kritiko eta eraldatzailea. Behar dugun Unibertsitatea pentsatu, eztabaidatu eta eraiki” lurraldeko topaketa ospatuko dugu.
Elkarrizketen, mahai-inguruen eta lan kolektiborako espazioen bidez, Unibertsitateak erabat demokratikoak, jasangarriak, feministak eta dekolonialak diren gizarteak eraikitzeko duen ezinbesteko zereginari buruz hausnartuko dugu.
eLankidetza - Lankidetza eta Elkartasunerako Euskal Agentziak finantziatutako topaketa hau Hegoak sustatzen du, hainbat gizarte-erakundeekin, GGKEekin eta GGKEen koordinakundeekin elkarlanean. Horrez gain, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren VI. Kongresurako eraikuntza kolektiboko prozesuaren parte da. Kongresua 2027ko azaroaren 25ean, 26an eta 27an izango da Gasteizen.
Atzerako kontaketa hasi da!
Parte-hartzea doakoa da, baina lekuak mugatuak dira.
Zuen zain izango gara!
Eman izena hemen:https://forms.gle/33DThsDPVzhypXb7A
Informazio gehiago nahi baduzu, idatz iezaguzu: maider_elortegui001@ehu.eus
-
Partzuergoko erakunde
Laguntzailea
Erakunde finantzatzailea
Xehetasunak
-
Hasiera data/ordua2026ko Irailak 18, 08:45
-
Amaiera data/ordua2026ko Irailak 18, 17:00
-
HerriaBilbao
Ekitaldiak
Herria: Bartzelona
Berriak