Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Marta Barandiaran

Marta Barandiaran

Irakasle ikerlaria

Ibilbidea

Ekonomian doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), baita Garapenari buruzko Ikasketen programan ere, eta Unibertsitateko irakasle titularra, UPV/EHUko Ekonomia Aplikatua V Saileko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Negozioen Kudeaketa Graduan irakatsia.

Bere ikerketa ildoak hezkuntza politikekin, hezkuntza berrikuntzarekin, hezkuntza eta giza garapenarekin eta goi mailako hezkuntzaren kalitatearekin daude lotuta. Hainbat artikuluren, liburu kapituluren eta kongresu nazional eta nazioartekoetarako ekarpenen egilekidea da; hori guztia, Hezkuntza Ministerioak, Eusko Jaurlaritzak, EHUk eta AECIDek (Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentzia) finantzatutako ikerketa proiektuetan parte hartzearen ondorioz, bai eta Latinoamerikako unibertsitateekin lankidetzan aritzearen ondorioz ere. Ikerketa Jarduera Ebaluatzen duen Espainiako Batzordeak (ANECA) ezagututako seiurteko bat du. Master amaierako eta gradu amaierako zenbait lan zuzendu ditu, UPV/EHUko Iraunkortasun Zuzendaritzak bultzatuak.

IkdIT/EDikd zigiludun irakasle talde egituratuaren koordinatzailea da 2018tik: ECUALE Ikasketa hobekuntzarako hezkuntza berrikuntza ikerketa talde espezializatua. Negozioen Kudeaketako Graduaren koordinatzailea 2014tik gaur egun arte.


Gaiak


Education, Educational innovation, Human development, Transformational education, University cooperation

Doktore-tesiak