
Garapenari, teoriei, ikuspuntuei eta esperientziei buruzko pentsamendu kritikoa
Helburua
Helburua euskal elkartasuneko eta lankidetzako eragileen gaitasunak indartzea da, garapenaren beste aukerei eta horiek nazioarteko lankidetzako esku-hartzeetan izan ditzaketen eraginei buzuko eztabaidak kritikoki ulertzeko, garapenaren ondorengo egoerari, feminismoei eta iraunkortasun ekologikoari buruzko ekarpenen bidez.
Deskribapena
Proiektu honekin sakondu nahi dugu garapenaren ondorengo egoeratik, feminismoetatik eta iraunkortasun ekologikotik garapenari egindako ekarpenetan. Elkarrizketarako eta hausnarketarako guneen, ikerketen eta prestakuntza-materialean bitartez lortzen dugu hori.
Ekimen honetan honako hauek hartu dute parte: Yesica Álvarez (Hegoan doktoratua), César Carranza (Ekonomia Sozial eta Solidarioari buruzko Irakaskuntza lanaren taldea, Universidad Central de Ecuador -UCE-), Juan Manuel Crespo (Hegoako doktoregaia), Diana Gómez Correal (Garapenari buruzko Ikasketen Diziplina arteko Zentroa -CIDER-, Kolonbiako Universidad de los Andes -UNIANDES-), Elizabeth Jiménez (Garapenari buruzko Zientziak graduondoa, Boliviako Universidad Mayor de San Andrés -CIDES UMSA-), Ela Pérez (Ekonomia Sozial, Solidario eta Popularrari buruzko Mintegia -ESSP-, Limako, Peru, Universidad Nacional Mayor de San Marcos -UNMSM-).
Proiektu honen inguruan egindako eta aurreikusitako argitalpenak:
- César Carranza Barona: Emergencias epistémicas de modelos alternativos al Desarrollo: El Sumak Kawsay y el Buen Vivir en Ecuador
- Juan Manuel Crespo: Buen vivir frente al (neo)extractivismo: Alternativas desde los territorios
- Unai Villalba, Catalina González-Jamett, Marlyne Sahakian: Complementariedades entre economía social y solidaria y economía circular: Estudios de caso en el País Vasco y Suiza Occidental
- Iker Etxano, Jerôme Pelenc: Evaluación del desarrollo humano y la sostenibilidad en el territorio: Integración del enfoque de las capacidades, los servicios ecosistémicos y la sostenibilidad fuerte
- Juan Telleria, Unai Villalba, Yeni García: Postdesarrollo y otras alternativas prácticas - Posgarapena eta beste aukera praktiko batzuk
- Yeni García, Leticia Urretabizkaia Gil: Feminismos otros y sostenibilidad de la vida - Bestelako feminismoak eta bizitzaren iraunkortasuna
- Iker Etxano, Unai Villalba, Yeni García: Sostenibilidad ecológica - Iraunkortasun ekologikoa
- Leticia Urretabizkaia Gil: Interseccionalidad, soberanía alimentaria y feminismos de Abya Yala: estudio de caso en Perú: FENMUCARINAP
- Ela Pérez: Repensando conceptos, prácticas y sentidos en las estrategias económico alternativas desde el cotidiano de las mujeres cooperativistas de la Selva Central del Perú
- Elizabeth Jiménez: Entre la minería y la industrialización del Litio: La apuesta por la producción de Quinua en el Altiplano Sud de Bolivia
Proiektu honen inguruan egindak bideoak:
Xehetasunak
-
Iraupena12/2018 - 12/2020
-
HerriakEuskadi, Colombia, Ecuador, Perú
-
EgoeraItxita