
Saharako Herriarekin Senidetutako Hirien Konferentzia
Euskadiko Saharako Ordezkaritzaren eta Euskal Fondoaren eskutik, Saharako eta Euskal Herriko tokiko agintariak Gasteizen (Goiuri Jauregiko Martin de Salinas aretoan) bilduko dira abenduaren 2an, beren harremanak berritzeko eta Saharako auziarekin duten konpromiso politikoa berresteko. Gaur egun, Sahararekin senidetuta dauden 115 euskal erakunde publiko baino gehiago daude. Lankidetza-proiektuen bidez saharar herriari babesa ematen dioten instituzioak kontuan hartuta, are gehiago dira.
Interesa duten erakunde publikoetako agintarientzako izen-ematea azaroaren 30era arte egongo da zabalik, helbide honetan: ucs-sku@euskalfondoa.eus.
EGITARAUA
11:30 Ekitaldiaren Irekiera
12:00 Mendebaldeko Saharako gatazkaren egungo egoera
Abdulah Arabi, Espainiarako Saharako ordezkaria
M. Limam Mohamed – Euskadirako Saharar ordezkaria
12:45 Nazioarteko zuzenbidea eta giza eskubideen urraketa Mendebaldeko Saharan
Irantzu Mendia, Hegoa, Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuko Zuzendaria
13:15 Errefuxiatuen kanpamenduen egoera, laguntza humanitarioaren defizita eta Saharako dairen eta wilayen beharrak
Fatma El Medhi – SEADko Lankidetza ministroa
14:00 Azken Ebazpenaren irakurketa
14:15 Ekitaldiaren itxiera
Laguntzaileak
Xehetasunak
-
Hasiera data/ordua2021ko Abenduak 02, 11:30
-
Amaiera data/ordua2021ko Abenduak 02, 14:15
Ekitaldiak

Herria: Bilbao
Berriak



